Albert Dou
Itxura
Albert Dou Mas de Xexàs (Olot, 1915eko abenduaren 21a – Sant Cugat del Vallès, 2009ko apirilaren 18a) kataluniar matematikaria izan zen. Olèrdolako markesen leinukoa, jesuita izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia zehatzetan eta ingeniaritzan doktorea, Filosofia eta Letren eta Teologian lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitatean katedraduna izan zen. Hainbat ikerketan lan egin zuen, tartean NASAren Apollo programan kalkuluak edo 7Q5 papiroaren ikerketa matematikoa egiten.
Deustuko Unibertsitatean irakaslea, 1974 eta 1977 artean errektorea izanik.