Alberto Campo Baeza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alberto Campo Baeza

Bizitza
JaiotzaValladolid1946ko urriaren 15a (77 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Granadako Caja Generalen eraikina, Alberto Campo Baezak diseinatua.

Alberto Campo Baeza (Valladolid, Espainia, 1946ko urriaren 15a) espainiar arkitektoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazionaltasuna, zehaztasuna eta espazio sendoak dira Campo Baezaren obraren ezaugarri nagusiak. Arkitektura irakatsi du Espainian zein Europako beste zenbait herrialdetan, eta aski ezagunak dira haren liburu eta artikuluak. Madrilen eginiko bi ikastetxe (­San Sebastian de los Reyesko eskola publikoa, 1983; eta San Fermín eskola publikoa, 1985)­, Mallorcako Berrikuntza Teknologikoen Zentroa (1995) eta Granadako Caja Generalen eraikina (1996) ditu obrarik ezagunenak.

Adituen iritziz, XX. mende amaierako Espainiako arkitektorik garrantzizkoenetakoa da Campo Baeza; Julio Cano Lasso eta Sáenz de Oizaren parekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Campo Baeza Aldatu lotura Wikidatan