Alberto Irazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alberto Irazu
Bizitza
Jaiotza Andoain, 1970 (48/49 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

Alberto Irazu Ibañez (Andoain, Gipuzkoa, 1970) Donostian bizi den euskal kazetaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80. hamarkadan, Andoaingo Gaztetxe zaharrean ematen zen musika mugimenduan barneratuta, Albertok, zenbait musika taldeetan hartu zuen parte. Karkaxa hardcore taldearen partahide bezala (Elkar, 1990) Txerokee bilduma diskan abesti bat grabatu zuen eta maketa bat 1993an.[1]

Ondoren, Naun taldea sortu zen, besteak beste, Karkaxa eta Eskoria-tza taldeetako partahidez osatua eta Abiadura Haundiko Trenaren aurkako musika (1996) diskan parte hartu eta gero beraien diska plazaratu zuten, Eta legeaz landako gure mintzairan solastuko (Zaunka records, 1998). Diskaren izenburua Joseba Sarrioanaindiaren poema batean oinarritua zegoen eta hamar abestietatik hiruen letrak Sarrionaindiaren poemen birmoldaketak ziren. Taldea desegitean taldekide batzuk Captain Nemon partehartu zuten. [2]

Captain Nemok bi diska argitaratu zituen Irazu gitarra jotzaile zuela, Korrontearen kontra, urpekari bat (Metak, 2004) eta 1280 Euskal hiria (Gor, 2007).[3]

Musikaz gain, Gizarte eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua, kazetaritza lanetan aritu da hainbat komunikabidetan, hala nola, Argia, Irutxulo, Gaztezulo, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Euskadi Irratia eta abar.[1]

Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenaren bultzatzaileetako bat izan zen, Irazuren euskararekiko konpromezuaren adierazgarri.[4]

Andoaingo gaztetxeko esperientzi haietatik abiatuz, 2017an liburu bat plazaratu zuen Irazuk Rocka puntua! (Pamiela, 2017) bertsoa eta rockaren arteko harremanari buruzko hausnarketa bat.[5]


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Alberto Irazu-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia . Noiz kontsultatua: 2018-04-12.
  2. Katea, Euskal Musika (2013-12-14) «EUSKAL MUSIKA KATEA: NAUN» EUSKAL MUSIKA KATEA . Noiz kontsultatua: 2018-04-12.
  3. Captain Nemo . Noiz kontsultatua: 2018-04-12.
  4. «Blogetan! Blog izarren bila - Blogak» www.blogetan.eus . Noiz kontsultatua: 2018-04-12.
  5. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Alberto Irazuren "Rocka puntua!" liburuaren aurkezpena» uberan.eus . Noiz kontsultatua: 2018-04-12.