Albrecht Penck
Itxura
Albrecht Penck (Leipzig, 1858ko irailaren 25a - Praga, 1945eko martxoaren 7a) alemaniar geografoa izan zen.
Vienako eta Berlingo unibertsitateetako irakasle eta Berlingo ozeanografia-institutuko zuzendari izan zen. Geomorfologiari buruzko garrantzi handiko ikerketak egin zituen, Morphologie der Erdoberfläche (1894, Lurrazalaren morfologia), geomorfologiako lan handia besteak beste. Alpeetako Kuaternarioko glaziazioak aztertu zituen. Besteren artean Alemaniari, Herbehereei eta Belgikari buruzko monografiak egin zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albrecht Penck |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.