Alcatrazeko kartzela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alcatrazeko kartzela
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Gune Historikoa
Alcatraz aerial.jpg
Kokapena
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Estatua  Kalifornia
Kaliforniako konderri San Francisco konderria
Consolidated city-county San Frantzisko
Kokapen fisikoa Golden Gate
Ur-masa San Frantziskoko badia
Koordenatuak 37° 49′ 36″ N, 122° 25′ 22″ W / 37.8266°N,122.42283888889°W / 37.8266; -122.42283888889Koordenatuak: 37° 49′ 36″ N, 122° 25′ 22″ W / 37.8266°N,122.42283888889°W / 37.8266; -122.42283888889
Historia eta erabilera
Battle of Alcatraza
Erabilera federal prisona
forta
Espetxea
Espetxea
Erabiltzailea Alcatrazeko kartzela 1934ko abuztuak 11 - 1963ko martxoak 21
Ondarea
AEBko Gune Historikoa 76000209
Webgune ofiziala

Alcatrazeko kartzela San Frantziskoko badian dago, Alcatraz irlan, eta bere garaian munduko kartzelarik ezagunenetakoa izan zen. Egun, itxita dago.

Eraikuntza nagusia 1910-1912 artean eraiki zen. Tarte horretan Ameriketako Estatu Batuetako Armadako presondegi militarra izan zen. 1933an Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Sailak bereganatu eta presondegi federal bilakatu zen. Presondegia 1963 urtean itxi zen.  Ondoren, 1972an, parke nazional izendatu zuten.

Gaur egun, presondegi izandakoa Parke Nazionalen Zerbitzuak kudeatutako museoa publikoa da. Bisita gidatuak egiten dira uhartera, bertara San Franciscon hartutako ferry baten bidez heltzen delarik. Eraikin militarrak eta espetxeaz gain, itsasargi bat dago irlan, AEBko mendebalde kostako zaharrena dena. Horrez gain, naturazaleen artean ospetsua da bertan dauden padurengatik, hegaztiengatik eta paisaiagatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848an AEBko estatuak uhartea erosi zion John C. Frémonti, geroago Kaliforniako estatura emateko. 1853 urtean,  Zealous B. Toweren agindupean, uhartearen fortifikazioa hasi egin zen, 1958 urtera arte ez zen amaitu. Urte hartan lehen soldadu blokea ( 200koa) iritsi zen Alcatraz uhartera. 1861 urtean AEBko independentzia guda zela eta, 85 kanoi jarri zituzten uhartearen perimetroan zehar. Gerratean espetxeak mendebaldeko kostaren soldadu konfederatuak hartu zituen bere baitan.

Ihesaldi saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espetxea 29 urtez egon zen funtzionamenduan eta espetxe bera adierazten du inoiz ez duela fuga arrakastatsurik izan. Hala eta guztiz ere, fuga baten inguruan sortutako misterioa ez da konpondu.

1962ko ekainaren 11an Frank Morris, John Anglin eta Clarence Anglinek historian ikusitako fugetatik xelebreenetarikoa gertatu zen. Hiru preso hauek plan zehatz bat egin zuten Alcatraz_etik ihes egiteko ; guardiek bigilatzen ez zuten 0.91 metroko zabalerako korridore bat aurkitu zuten, haien ziegen atzean zegoena. Hamar zentaboko txanpon baten bidez soldatutako koilara baten bidez hormigoian zulo bat egin zuten. Horrez gain, lapurtutako aspiradora bat zulagailu elektriko bihurtu zuten eta egiten zuen soinua disimulatzeko, musika jotzen zuten orduan zulatzen zuten. Behin zuloak eginda zeudela kartoi baten bidez estali zuten guardiek zuloa ez ikusteko. Presoen fuga plana jarraitzeko, aireztatze hodia erabili zuten, teilaturaino iristeko eta geroago, uhartetik ihes egiteko. San Francisco bustitzen duen marea itzelak et ur hotzak saihesteko, lapurtutako anorak batzuegaz oinarrizko txalupa bat eraiki zuten. Bestalde, guardiek beraien ez-egotea ahalik eta beranduago susmatzeko, maché paperez egindako buruak egin zituzten. Gainera, espetxearen ileapaindegitik lapurtutako ilea itsatsi zizkieten buruei. Inbestigazioak egindako hipotesiaren arabera ez ziren inoiz San Franciscora heldu. Hala ere, presoen zenbait arrasto aurkitu ziren “Angel” izeneko uhartean, Alcatraz_etik hurbil dagoena. Poliziaren inbestigazio ofizialaren arabera hiru presoak badian ito egin ziren.

Alcatraz_eko gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcatraz_eko historiaren pasarterik odoltsuena izan zen. 1946ko maiatzaren 2 eta 4ren arteko arrakastarik gabeko ihes saiakera izan zen. Egoera okerrerantz jo zuen eta azkenean, bi guardia eta hiru preso hil egin ziren norgehiagokan. Matxinada honek 10 guardia eta preso bat zauritu egin ziren. Gainera, gudatik bizirik atera ziren sei iheslarietako bi heriotze zigorrez exekutatu zituzten.

Preso Famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcatraz ireki zenetik 29 urteetan hainbat preso bere baitan hartu zituen, horietako batzuk mundu osoan ezagunak direnak.

  • Al Capone: Alphonse Gabriel Capone Brooklynen 1899ko urtarrilaren 17 jaio zen italiar jatorrizko AEBeko gangster famatua izan zen. Hala ere, ofizialki zur merkataria zen. Bera eta bere mafia indartsuak AEB osoa beldurtu zuten adibidez, San Valentin eguneko sarraskiarekin. Batez ere ospetsua da Chicagoko hiria, bertan izan zuen hiriaren kontrolagatik. Al Caponek 1934an sartu zen Alcatrazen, zerga-ordainketen saihesteagatik 11 urteko presoaldia ezarrita. Bere egonaldia Alcatrazen ez zen Atlantan bezain erraza. Al Caponek Atlantako espetxearen guardiak erosita zituen eta luxuzko bizmodua zeraman kartzelan non bere mafiako negozioekin jarraitzen zuen, “Espetxearen Erregea” ezizena lortu arte. Horregatik, bere egonaldia Alcatrazen askoz ere zailago izan zen berarentzat, bertan ez baitzuen inolako lehentasunik. Azkenean, lau urte ondoren sifilisgatik neke eginda 1939an liberatu egin zioten.
  •  George "Machine Gun" Kelly: George Francis Barnes Jr. 1895 urtean jaiotako gangsterra izan zen. Bere ezizena bere arma gogokoenagatik dator Thompson subfusila, alegia.  Al Caponeren agindupean lan egin zuen eta hainbat hilketen erruduntzat hartzen zaio. 1934ko irailaren 4an heldu zen Alcatrazera eta 1951 espetxez aldatu egin zioten.
  •  Clarence Carnes: 1927 urtean jaio zen bortxatzaile eta hiltzailea izan zen. Horrez gain, Alcatrazeko Guduan parte hartu zuten 6 iheslarietatik bizirik atera zen bakarra izan zen. Lehen bezala esanda, 3 iheslari gudan hil ziren eta beste bi heriotze zigorraren bidez exekutatu zuten. Hala ere, Clarence heriotze zigorraz libratu zen bi guardia hiltzeko agindua bete ez zuelako. Guardiak salbatu arren 99 urteko espetxealdira zigortu zioten ihesan parte hartzeagatik.
  • Robert Stroud: Alcatrazeko txori-hazle ezizenez ezagutua izan zen presoa da. Nahiz eta, bere egonaldian Alcatrazen ez zuen txoririk hazi, ezizen hori dauka Leavenworth espetxean izan zituen txoriengatik. Hilketa baten ondorioz espetxeratu zuten eta bere denbora pasa espetxean txoriak haztea izan zen. Oso oihartzun handiko presoa izan zen, Alcatraz espetxearen kontra egin zituen kanpainengatik. Gainera, bi liburu idatzi zituen bere egonaldian. Oso problematikoa izan zen espetxean, morfina lapurtzeko nahian medikuak mehatxatu zituen baita bera bortxaketa batean geldi zion guardia bat hil egin zuen. Azkeneko hilketa hau Roberten mendekua izan zen, bortxaketa zela eta 8 urteetan ikusi ez zuen anaiaren bisita debekatu zioten. Kadena perpetuagaz zigortuta 17 urte igaro zituen Alcatrazen.

Espetxearen ondorengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963ko martxoaren 21an itxi zen Alcatraz, espetxea mantentzeko koste garestiak zirela eta. Gainera, espetxea inguratzen zuen ur gazia eraikinak deseginduz zihoan eta badiaren urak presoen eta langileen familien kontaminazioa sufritzen ari zen.

1969an tribu ezberdineko zenbait natibo Alcatraz okupatu zuten beraien eskubideen aldarrikapena eskatzeko. Natiboek zenbait sute eta margolan egin zituzten uhartean beraien 18 hilabeteko egonaldian. Okupazioa 1971an amaitu egin zen Richard Nixon presidenteak bultzatutako aldarrikapen berri batekin.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcatraz ireki zenetik oso famatua eta misteriotsua izan da. Hori zela eta, hainbat produktore, idazle etab. uharteari buruzko filmak, istorioak etab. egin dituzte. Horietako batzuk hauexek dira:

  • Escape from Alcatraz ("Alcatrazetik Ihesi", 1979)
  •  Alcatraz (J.J. Abrams)
  •  Birdman of Alcatraz ( Burt Lancaster)
  • The Rock ("Harkaitza", 1996)
  •   Breaking the Rock (Jolene Babyak)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alcatrazeko kartzela Aldatu lotura Wikidatan