Edukira joan

Alejandro Remiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Remiro

(2021)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlejandro Remiro Gargallo
JaiotzaCascante1995eko martxoaren 24a (30 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Deportivo Aluvión / 2009
Athletic2009 / 2013
Baskonia Kirol Kluba2012 / 2014280
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2013 / 201450
Bilbao Athletic2014 / 2016560
Levante Unión Deportiva2016 / 201640
Athletic2016 / 201900
Sociedad Deportiva Huesca2017 / 2018410
Real Sociedad2019 / 2700
Espainiako futbol selekzio nazionala2024 / 20
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia1
Lateralitateaeskuina
Pisua79 kilogramo
Altuera1,92 metro

UEFA: 250066244 Edit the value on Wikidata

Alejandro Remiro Gargallo (Cascante, Nafarroa Garaia, 1995eko martxoaren 24a) nafar futbolaria da, atezain moduan aritzen dena. Errealean jokatzen du, 2027rarteko kontratuarekin.[1]

Kirol Ibilbidea [2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lezaman ibilbidea.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alex Remiro, nafarroa garaiko Cascante herrian jaio zen. Bertako Club Deportivo Aluvión taldean hasi zuen bere ibilbidea 2009. urtean Athletic-ek Lezamarako sinatu zuen arte.

2013ko otsailean Baskonia Kirol Klubera egin zuen salto Kepa Arrizabalaga Bilbao Athletic-era igo ostean. Bertan. Espainiako Hirugarren Mailan jokatu zuen.

2014-15 denboraldian Bilbao Athletic-era igo zen atezain nafarra. Espainiako futbol ligako bigarren B mailan jolastu zuen bigarren talde zurigorriarekin. Urte hartan Bigarren Mailara igo zen taldea. 20 gol jaso zituen 23 partidatan.

Lehen taldearekin deituta izan zen Iago Herrerinen lesioaren ondorioz. Ez zuen debuta lortu.

2015eko abuztuan Bigarren Mailan egin zuen debuta Bilbao Athleticekin. Azaroan ligako atezain hoberenari saria lortu zuen. Otsailean 2019ra arte berritu zuen bere kontratua Athleticekin [3]. Denboraldi hartan 33 partida jokatu zituen.

Levante eta Huescara lagata.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016 urteko udan Levantera joan zen utzita[4]. Bertan denboraldi erdia igaro zuen [5].

Hurrengo urteko udan, 2017an, Huescara iritsi zen eta bertan denboraldi bikaina egin ondoren, lehen mailara igoera lortu zuen talde aragoitarrarekin.[6][7]

Athletic-ra bueltan.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018-19 denboraldia Athletic-en igaro zuen partidarik jokatu gabe. Josu Urrutia presidenteak esan zuen bere kontratua ez berritzeagatik ez zuela jolastuko. Presidente aldaketarekin Aitor Elizegik bere kontratua berritzeko saiankutza egin zuen baina Remirok ezezkoa eman zuen berriz ere.[8]

Athletic-etik lehen taldean debuta egin gabe joan zen atezain nafarra.

2019ko ekainaren 10ean Realak bere fitxaketaren berri eman zuen. Dohainik iritsi zen talde gipuzkoarrera.[9]

Lehen denboraldian 30 partida baino gehiago jokatu zituen. Debuta Deportivo Alavesen aurka egin zuen. [10] Urte hartan Errege Kopako finalera sailkatzea lortu zuen talde txuriurdinak.

2020-21 denboraldian 38 partida jokatu zituen eta 2021eko apirilaren 3an Errege Kopa irabazi zuen bere talde ohiaren aurka, Athleticen aurka esate baterako. [11]

Ordundik, Realaren atezain titularra izan da eta 200 partida baino gehiago jokatu ditu talde txuriurdinarekin. UEFAko Txapeldunen Liga eta UEFA Europa League txapalketetan ere jolastu du.

Espainiako Selekzioa.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean Eurokopa irabazi zuen Espainar estatuko selekzioarekin nahiz eta partidarik ez jolastu.

2026eko otsailaren 1ean eguneratua. Datu ofizialak .[12]

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2012/13 7 (13) - - - - - - - - 7 (13)
3. 2013/14 21 (28) - - - - - - - - 21 (28)
Denera 28 (41) - - - - - - - - 28 (41)
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2014/15 23 (17) - - - - - - - - 23 (17)
2. 2015/16 33 (43) - - - - - - - - 33 (43)
Denera 56 (60) - - - - - - - - 56 (60)
Levante
Katalunia
2. 2016/17 4 (3) 0 0 - - - - - - 4 (3)
Denera 4 (3) 0 0 - - - - - - 4 (3)
Athletic
Euskal Herria
1. 2016/17 0 0 0 0 - - 0 0 - - 0 0
Denera 0 0 0 0 - - 0 0 - - 0 0
Huesca
Aragoi
2. 2017/18 41 (38) 0 0 - - - - - - 41 (38)
Denera 41 (38) 0 0 - - - - - - 41 (38)
Athletic
Euskal Herria
1. 2018/19 0 0 0 0 - - - - - - 0 0
Denera 0 0 0 0 - - - - - - 0 0
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 2019/20 25 (32) 6 (5) - - - - - - 31 (37)
1. 2020/21 38 (38) 3 (3) - - 7 (8) 1 (1) 49 (50)
1. 2021/22 35 (31) 2 (4) - - 5 (4) - - - - 42 (39)
1. 2022/23 38 (35) 4 (1) - - 8 (4) - - - - 50 (40)
1. 2023/24 37 (36) 4 (2) 8 (6) - - - - - - 49 (44)
1. 2024/25 36 (43) 4 (6) - - 9 (15) - - - - 49 (63)
1. 2025/26 21 (29) - - - - - - - - - - 21 (29)
Denera 230 (244) 23 (21) 8 (6) 29 (31) - - 1 (1) 291 (302)
Ibilbide osoan 359 (386) 23 (21) 8 (6) 29 (31) - - 1 (1) 399
Txapelketa Taldea Arerioa Emaitza Urtea
Errege Kopa Euskal Herria Real Sociedad Euskal Herria Athletic 1-0 (Oyarzabal) 2019-20

Internazionalak.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa Taldea Herrialdea Urtea
Eurokopa Espainia Espainia Alemania Alemania 2024

Futbola eta psikologia [13]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alex Remiro osasun mentalarekin oso kontzientziatuta dagoen kirolaria da, bere bizitzan zehar markatu egin baitu. Klubetan lan egitea beharrezkoa dela uste du, bai talde mailan, bai banaka, bere egunerokoan presio handia jasaten dutela onartzen baitu.[14][15]

Bere izena duen fundazio bat ere badu, tabu hori gizartetik ezabatzeko. Fundazio horretan, haurrekin, familiekin eta entrenatzaileekin egiten dute lan, Gipuzkoan (jolasten duen tokia) eta Nafarroan (jatorria). [16]

Horren helburua da oinarrizko kirolean osasun mentala ez erabiltzea, familietan eta klubetan hezkuntza emozionala hobetzea eta hori guztia normalizatzea eta ikusaraztea. Etorkizunerako helburu gisa, Espainiako Estatuko gainerako eskualdeetan hedatzen joatea du.[17]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ALEX REMIRO Atea ziurtatua
  2. (Gaztelaniaz) «Álex Remiro - Perfil del jugador 25/26» www.transfermarkt.es (kontsulta data: 2026-02-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Athletic: Remiro renueva hasta 2019» Marca.com 2016-02-01 (kontsulta data: 2026-02-01).
  4. (Gaztelaniaz) Lazcano, Javier Ortiz de. (2016-07-01). «Remiro se marcha cedido al descendido Levante» El Correo (kontsulta data: 2026-02-01).
  5. (Gaztelaniaz) VALENCIA, LEVANTE-EMV |. (2017-01-30). «Remiro deja el Levante UD y regresa al Athletic» Levante-EMV (kontsulta data: 2026-02-01).
  6. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-07-21). «Remiro jugará cedido en el Huesca la próxima temporada» naiz: (kontsulta data: 2026-02-01).
  7. (Gaztelaniaz) comentariosComentar, In English 312. (2018-05-21). «LaLiga123 / Lugo 0-2 Huesca: El Huesca entra en el Olimpo y se convierte en equipo de Primera» Marca.com (kontsulta data: 2026-02-01).
  8. (Gaztelaniaz) comentariosComentar, 0. (2018-10-03). «Remiro se niega a renovar con el Athletic» ELMUNDO (kontsulta data: 2026-02-01).
  9. «Acuerdo con Alejandro Remiro» fundazioa.realsociedad.eus 2016-09-31 (kontsulta data: 2026-02-01).
  10. (Gaztelaniaz) «¡Remiro debuta con la Real!» Mundo Deportivo 2019-09-26 (kontsulta data: 2026-02-01).
  11. 2020ko Errege Kopako finala. 2025-07-05 (kontsulta data: 2026-02-01).
  12. (Gaztelaniaz) «Álex Remiro - Datos detallados de rendimiento» www.transfermarkt.es (kontsulta data: 2026-02-01).
  13. (Gaztelaniaz) Nace la Fundación Álex Remiro y se expande a Navarra el proyecto de bienestar emocional que inició junto a Fútbol Más - Futbolmas. 2025-05-09 (kontsulta data: 2026-02-03).
  14. (Gaztelaniaz) La mejor parada de Álex Remiro - Futbolmas. (kontsulta data: 2026-02-03).
  15. (Gaztelaniaz) Beltran, Marcel. (2026-01-19). «Álex Remiro: "Al portero hay que escucharle"» Panenka (kontsulta data: 2026-02-03).
  16. (Gaztelaniaz) Badallo, Óscar. (2025-05-01). «Nace la Fundación Álex Remiro» MARCA (kontsulta data: 2026-02-03).
  17. (Gaztelaniaz) Fundación Alex Remiro. (kontsulta data: 2026-02-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.