Aleksandr Ilitx Ulianov
Aleksandr Ilitx Ulianov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Александр Ильич Ульянов |
Jaiotza | Nizhni Novgorod, 1866ko martxoaren 31 (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Shlisselburg (en) , 1887ko maiatzaren 8a (juliotar egutegia) (21 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Familia | |
Aita | Ilya Ulyanov |
Ama | Maria Aleksandrovna Blank |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Simbirsk Classical Gymnasium (en) San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraultzailea, ikaslea eta university student (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Narodnaia Volia Q4456237 |
Aleksandr Ilitx Ulianov (errusieraz Александр Ильич Ульянов; Nizhni Novgorod, 1866ko apirilaren 12agreg./martxoaren 31jul. - Shlisselburg, 1887ko maiatzaren 20agreg./maiatzaren 8ajul.) errusiar iraultzaile bat izan zen, Vladimir Leninen anaia nagusia.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilia Ulianov (1831-1886) eta Maria Alexandrovna Blanken (1835-1916) semea eta 5 anai-arrebaren artean nagusia (Aleksandr bera, Dmitri, Maria, Anna eta Vladimir), Aleksandr Simbirskeko eskolan graduatu zen 1883an urrezko dominarekin eta San Petersburgoko Unibertsitatean sartu zen, non natur zientzietan lizentziatu zen eta urrezko domina lortu zuen zoologia arloan eginiko bere lanagatik. Unibertsitatean legez kanpoko biltzar eta manifestaldietan parte hartu zuen, ikasle eta langileei hitzaldiak emateaz gain. 1886an Narodnaja Volja (Herriaren Borondatea) talde terroristako kide bihurtu zen.
1887an Alexandro III.a Errusiakoa tsarra hiltzen saiatu zen talde bateko kide bihurtu zen; arrazoi horregatik, urte horretan bertan Shisselburgen urkatu zuten. Haren exekuzioak eragin handia izan zuen anaia Vladimirrengan (handik zenbait urtera, Sobietar Batasunaren lider eta sortzailea izan zen).
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972ko ekainaren 13an aurkitu zuen 2112 Ulyanov asteroidea haren omenez izendatu zen.