Alemaniar artzain txakur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alemaniar artzain txakurra
Txakur arraza
GermanShep1 wb.jpg
Espeziea Canis lupus familiaris
Jatorria  Alemania

Alemaniar artzain txakurra (alemanez Deutscher Schäferhund) Alemaniako artzain txakur mota bat da. Nahiko arraza berria da, bere jatorria 1899. urtealdean baitu. Txakur mota hau oso zabaldua da munduan zehar.

Txakur mota hau nahiko handia eta indartsua da (arrak 40 kg izan ditzake, eta soin gurutzea 65 cmko garaieran izan). Artzaintzarako moldatu zutenez, aski adimentsua da zakurren artean. Hain zuzen ere, bere indar eta adimenagatik eginkizun ugaritan erabiltzen da gaur egun, eta arraza hau jagole, itsu-gida, erreskate-txakur, polizia-txakur... lanetan aritzea ohikoa da. Gizakiak etxe-txakur moduan ere asko edukitzen du alemaniar artzain txakurra.

Lehen mundu gerratik XX. mende bukaera arte "alsaziarra" deitu zitzaion alemaniaren kontrako jarrera nagusitu zen zenbait herrialdetan, Erresuma Batuan, adibidez.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alemaniar artzain txakur Aldatu lotura Wikidatan