Alexander Kielland
Itxura
| Alexander Kielland | |||
|---|---|---|---|
1902 - 1906 ← Ludvig Leth (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Alexander Lange Kielland | ||
| Jaiotza | Stavanger, 1849ko otsailaren 18a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Bergen, 1906ko apirilaren 6a (57 urte) | ||
| Familia | |||
| Aita | Jens Zetlitz Kielland | ||
| Ama | Christiane (Janna) Lange | ||
| Seme-alabak | |||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Osloko Unibertsitatea Stavanger Cathedral School (en) | ||
| Hizkuntzak | norvegiera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | autorea eta idazlea | ||
| Kidetza | Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea | ||
Alexander Lange Kielland (Stavanger, Norvegia, 1849ko otsailaren 18a - Bergen, Norvegia, 1906ko apirilaren 6a) norvegiar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norvegiako eleberrigile naturalista nagusia izan zen.
Ipuin-liburu batekin hasi zen fama hartzen 1879an (Ipuin laburrak). Ondoren, arrakasta handiko eleberri batzuk idatzi zituen: Langileak (1881), Else (1881). Hurrengo eleberrietan, Worse kapitaina (1882), Pozoia (1883) eta Fortuna (1884) gizartearen erakundeak, dogma zaharrak eta haiek erakusten duten gezurraren kontra jardun zuen, era errealista batean. Maisu-lantzat hartuak izan dira obra horiek psikologia-azterketa sakonagatik eta estilo biziagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.