Osloko Unibertsitatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Osloko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatea

Osloko Unibertsitatea, Norvegiako unibertsitate nagusia.

Universitetet i Oslo du izen ofiziala 1939az geroztik. 1811n fundatu zuten, Kopenhageko eta Berlingo unibertsitateen ereduari jarraituz. Orduan, Det Kongelige Frederiks Universitet (norvegieraz) eta Universitas Regia Fredericiana (latinez) jarri zioten izena, Federiko VI.a Danimarkako eta Norvegiakoaren omenez. Norvegiako unibertsitate bakarra izan zen 1946ra arte; hori dela eta, universitetet deitzen zioten, hau da, unibertsitatea.

Gaur egun, 27.700 ikasle eta 6.000 langile inguru ditu.

Unibertsitateak fakultate hauek ditu: teologia, luteranismoa, zuzenbidea, medikuntza, humanitateak, matematika eta natura-zientziak, odontologia, gizarte-zientziak eta hezkuntza. Zuzenbide Fakultatea Karl Johans Gateko campus zaharrean dago, hiriburuko kale nagusian; gainerako fakultateak, berriz, campus moderno batean daude, 30eko hamarkadan eraikitako Blindern campusean, alegia.

Unibertsitate honekin lotura estua izan dute bost Nobel saridunek, besteak beste, Fridtjof Nansen (Bakearen Nobel sariduna), Ragnar Frisch (Ekonomiako Nobel sariduna) eta Odd Hasselek (Kimikako Nobel sariduna).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osloko Unibertsitatea Aldatu lotura Wikidatan