Alexandros Papagos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexandros Papagos

Alexandros Papagos greziar militarra eta politikaria izan zen (Atenas, 1883 - Atenas, 1955). Gerrako ministroa izan zen (1935), eta Estatu Nagusiko buruzagi (1936-1940). Greziako armadako burua izan zen italiarren inbasioaren garaian (1940-41), eta alemaniarrek preso eduki zuten 1945. urtera arte. Armadako buruzagi izan zen berriz ere 1949tik 1951ra. Gudaroste komunistak garaitu zituen 1949an, eta Heleniarren Batasuna sortu zuen. Gobernuburu izan zen 1952tik 1955era, eta monarkia bultzatu zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandros Papagos Aldatu lotura Wikidatan