Alfredo Irusta Sampedro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alfredo Irusta Sampedro
Bizitza
Jaiotza Trapagaran1968ko urtarrilaren  8a (51 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Aita Alfredo Irusta Irusta
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
 

Alfredo Irusta Sampedro (Trapagaran, Bizkaia, 1968ko urtarrilaren 8a) txirrindulari ohia da, 1992 eta 1996 artean profesionala izan zena. Bere ibilbidean ez zuen garaipenik lortu.[1]

Emaitzak lasterketa nagusietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasterketa 1992 1993 1994 1995 1996
Italiako Giroa - - - Err. Err.
Frantziako Tourra - - - - -
Espainiako Vuelta - 69.a 47.a 80.a -
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak Arc en ciel.svg - - - - -

-: Ez zuen parte hartu
Err.: Erretiratu zen

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiazalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irustak Euskal Herriko historiarekin zuen jakin-mina zela eta, hainbat urtetan Espainiako Gerra Zibileko eta Karlistaldietako jaurtigaiak eta bestelako piezak lurpean bilatzeari ekin zion. Muskizko bere etxean ehunka jaurtigai biltzera iritsi zen, eta garai haietako Euskal Herriko munizioaren arloan jakintza handia eskuratu zuen. Arlo horretan Aranzadi Zientzia Elkartearekin egiten zuen lana. 2014ko ekainean, etxean gordetzen zituen jaurtigaietako bat istripuz lehertu zitzaion; jasandako zaurien ondorioz, zangoa ebaki zioten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urtekaria
  2. (Gaztelaniaz) El arsenal secreto de Alfredo Irusta, elpais.com, 2014-06-28.