Aliatuek okupatutako Austria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Austria
Österreich
1945 – 1955
Okupazio militarra
bandera

armarria

Austria 1945-55.svg
Austriako okupazio eremuak (1945)
Geografia
Hiriburua Viena
Azalera 83.858 km² (1945) km²
Ekonomia
Dirua Libera esterlina
Frantziar libera
Sobietar errubloa
Estatubatuar dolarra
Kultura
Hizkuntza(k) alemana, errusiera, frantsesa, ingelesa
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Historia
Sorrera 1945
Desagerpena 1955
Aurrekoa
Flag of the NSDAP (1920–1945).svg Flensburgeko Gobernua
Ondorengoa
Austria Flag of Austria.svg

Aliatuek Austria okupatu zuten 1945etik 1955 arte.

1945eko apirilean, Hirugarren Reicha bukatzear zegoela Europan, Karl Rennerek behin-behineko gobernua osatu zuen Vienan, Sozial Demokrata, Soziak Kristau eta komunisten parte hartzeaz eta Sobietar Batasunaren isilbidezko onarpenaz. Gobernu horren bidez, Austria Alemaniako estatutik kanpoko mugetan berriro eratu zen, Yaltako konferentziaren edukiekin bat eginik.

Aliatuek 1945eko maiatzaren 9an okupatu zuten herrialdea eta uztailean lau okupazio eremutan banatu zuten, Sobiet Batasuna, AEB, Frantzia eta Britainia Handiak administraturik. Viena ere, Berlin bezala, lau zatitan banandu zuten. 1945eko azaroko hauteskundeetan Karl Renner Austria bigarren errepublikako presidente aukeratu zuten. Gerraren ondoren ekonomia lur jota zegoen, baina 1948tik aurrera Marshall Planak suspertzen lagundu zuen.

1955eko maiatzaren 15ean Austriak lau indar okupatzaileekin sinatu zuen itunaren ondorioz, independentzia osoa berreskuratu zuen. Urte bereko urriaren 26an parlamentuak Austriaren "betirako neutraltasuna" onartu zuen. Neutraltasun horrek gaurdaino jarraitzen du.

"The Third Man" filmak Aliatuen okupazio giro hori islatzen du.