Alice Eastwood

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Eastwood

Bizitza
JaiotzaToronto1859ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Frantzisko1953ko urriaren 30a (94 urte)
Hobiratze lekuaToronto Necropolis (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, botanika ilustratzailea, eduki-editorea, editorea, landare biltzailea eta zientzia ilustratzailea
Enplegatzailea(k)California Academy of Sciences (en) Itzuli  1950)
InfluentziakMary Katharine Brandegee

Find a Grave: 108051991 Edit the value on Wikidata

Alice Eastwood (Toronto, Kanada, 1859ko urtarrilaren 19aSan Frantzisko, AEB, 1953ko urriaren 30a) kanadiar jatorriko botanikaria eta botanikari-kontserbatzaile estatubatuarra izan zen.[1][2][3][4][5][6][7]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice Eastwood 1859ko urtarrilaren 19an jaio zen Toronton, Kanadan, Colin S. Eastwooden eta Eliza J. Gowdey Eastwooden alaba. Sei urte zituela, ama galdu zuen, eta ahizparekin batera Torontoko komentu batera bidali zuten. Marcia Bonta naturalista eta idazle estatubatuarrak deskribatu zuenez, han, biek lehen hezkuntza ona jaso zuten. 1873an, aita Denverrera (Colorado) joan zen seme-alabak berekin eramanda. Bizitza gogorra izan zen Alicerentzat, neba-arrebak zaindu eta aitaren negozio ezegonkorrei aurre egin behar izan baitzien. Hala ere, 1879an bigarren irakaskuntza East Denver High School-en kalifikazio onenekin amaitzea lortu zuen. Ikasle bikaina zela erakutsi zuen arren, jarraitu zuen Bontak, «horixe izan zen bere hezkuntza formalaren amaiera».[1]

Informazio biografikoa izeneko web orrian, Estatu Batuetako mendebaldeko basa-flora ikertu zutenei buruzkoan, irakur daiteke Alice Eastwoodek Denverreko ikastetxean lortutako balorazio onei esker, berehala eskaini zioten maistra-lanpostua.Gustura onartu zuen eta hurrengo hamar urteetan irakaskuntzan aritu zen, zientziari eta, batez ere, botanikari buruzko eskolak ematen.

Botanikari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere denbora librean landareak ikasten hasi zen Asa Gray-ren (1810-1888) eta John Merle Coulter-en (1851-1928) eskuliburuei esker. 1890eko oporretan Kaliforniako hegoaldeko flora aztertu zuen.[1]

Bestalde, Susan Milius biziaren zientziei buruzko idazleak esan zuen Alice Eastwood udan Denverren inguruak esploratzen aritzen zela. Bakarrik ateratzen zen mendira eskualde osoan zehar espezimenak biltzera, baita lur malkartsuetan eta iristeko zailetan ere. Askotan, zaldiz ibiltzen zen, eta erosotasunez ibiltzea erabaki zuen. Garai hartako emakumeen jantzi handiak utzi eta berak diseinatutako prakak erabili zituen.[1]

Rebecca Morin, Kaliforniako Zientziaren Akademiako Liburutegiko zuzendariaren iritziz botanikari autodidakta aditua bihurtu zen. Emaitza bikainak lortu zituen, espedizioetan ordura arte ezezagunak ziren landare asko aurkitu baitzituen. Gainera, ikasi, deskribatu eta katalogatzen jakin zuen, etengabe irakurtzen aritu zen prestakuntza onari esker.[1]

20 urte baino zertxobait gehiago zituenean, asko baloratzen zuten botanika menderatzen zuelako, bokazio eta ausardia ukaezina zuelako. Aitzindaria izan zen Coloradon jendaurrean jarritako landare-bilduma bat sortzen, eta 1893an argitaratu zuen Estatu horretako erdialdeko florari buruzko lehen liburua (A Popular Flora of Denver, Colorado).[1]

1891n Kaliforniako Zientzia Akademiako herbarioaren laguntzaile hasi zen, eta gero kontserbadore postua lortu zuen Mary Katharine Brandegeerekin batera (1844-1920). 1894an, azken horrek alde egin ondoren, Botanika Departamentuko kontserbatzaile eta zuzendari izatera pasatu zen, eta eginkizun hori 1949an erretiratu zen arte bete zuen.

Aise gainditu zuen 1906ko Kaliforniako lurrikara, eta gero hiriak su hartzean, herbario-mota asko salbatu zituen sutetik.

Esplorazio-bidaia ugari egin zituen AEB eta Europan.

Eastwoodek 310 argitalpen baino gehiago argitaratu zituen eta Zoe eta Erythea aldizkarien zuzendaritzan parte hartu zuen.

Argitalpen batzuk (On line)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alice Eastwood». Landareen Izenen Nazioarteko Indizea (IPNI). Kewko Errege Lorategi Botanikoa, Harvardeko Unibertsitateko Herbarioa eta Australiako Herbario nazionala (arg. ).

Eponimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoak
Espezieak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2022-07-12). «Alice Eastwood, una botánica irrepetible» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  2. (Ingelesez) «Alice Eastwood (U.S. National Park Service)» www.nps.gov (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  3. «Eastwood, Alice (1859–1953) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  4. «Alice Eastwood Explained» everything.explained.today (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  5. (Ingelesez) «Alice Eastwood (1859-1953) - Find a Grave...» www.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  6. ISSN https://untoldstories.net/1879/01/plant-collector-extraordinaire-alice-eastwood/..
  7. «Alice Eastwood | Early Women in Science» earlywomeninscience.biodiversityexhibition.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  8. Natl. Hort. Mag. 12: 300. 1933 (GCI)
  9. Bull. Torrey Bot. Club 1913, xl. 465. (IK)
  10. Leafl. W. Bot. 4: 210. 1945 (GCI)
  11. Proc. Calif. Acad. Sci. ser. 4, 12: 1133. 1924 (GCI)
  12. Leafl. W. Bot. 2: 121. 1938 (GCI)
  13. Leafl. W. Bot. 1: 20. 1932 (GCI)
  14. Biblioth. Bot. 16, Heft 71: 138. 1908 (GCI)
  15. in Not. Nat. Acad. Nat. Sci. Philad. Nº 74, 1. 1941 (IK)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eranskina: Naturalistak eta eponimoak

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Leroy Abrams, Alice Eastwood: Western Botanist, Pacific Discovery. 2(1):14-17. 1949
  • John Thomas Howell, Alice Eastwood: 18591953, Taxon. 3(4):98-100. 1953
  • GM MacFarland, R.C. Miller & John Thomas Howell, Biographical Sketch of Alice Eastwood, Proc. of the California Academy of Sciences, 4. seriea, 25: ix-xiv, bibliografia xvi-xxiv pivon

Iturria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Alice Eastwood