Alkuin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alkuin
Raban-Maur Alcuin Otgar.jpg
abade

Bizitza
JaiotzaYork eta Northumbria, 724
HerrialdeaNorthumbria
HeriotzaTours804ko maiatzaren 19a (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
anglosaxoiera
Irakaslea(k)Ecgbert (en) Itzuli
Æthelbert (en) Itzuli
Ikaslea(k)Haymo of Halberstadt (en) Itzuli
Hilduin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakteologoa, poeta, apaiza, klerikoa, idazlea eta filosofoa
Santutegia
Maiatzaren 20
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Musicbrainz: ff72ce32-9229-4099-ac28-5d18056b5082 Discogs: 5836850 Edit the value on Wikidata

Alkuin Yorkekoa (latinez: Flaccus Albinus Alcuinus; Northumbria, c. 735 - Tous, 804ko maiatzaren 19a) Ealhwine, Alhwin edo Alchoin ere deitua, ingeles jakintsu, elizgizon, olerkari eta idazlea izan zen.

Oso gutxi ezagutzen da familiaz, jaiotzaz edo haurtzaroaz. Ecgbert artzapezpiku zenean eta Eadberht Northumbriako errege zenean iritsi zen Yorkera. Ecgbert Beda Agurgarriaren ikasle izana zen. Alkuinek Ecgbert artzapezpikuarekin parte hartu zuen Ingalaterrako elizaren eta kleroaren berrantolaketan eta arte liberalen, literaturaren eta zientziaren azterlanaren sarreran. 767. urtean elizako diakono izendatu zuten.

781ean Elfwald erregeak Erromara bidali zuen aita santuaren onespena lortzeko Yorkeko artzapezpiku berriari.

Alkuin Karlomagnoren gortean sartu zen. Petri Pisakoa, Paulino Aquileiakoa eta Fulra Abadearekin Karolingiar Pizkundearen parte izan zen. 782an Akisgraneko Jauregi Eskolako zuzendari izendatu zuten.782tik 790era Karlomagno eta bere seme Pepino Konkorra eta Luis I.a Errukitsuari irakatsi zuen.

790ean Ingalaterrara itzuli zen, baina Karlomagnok berriro eskatu zuen. Bere laguntza behar zuen Adopzionisten heresiaren aurka borrokatzeko. 796an Tourseko Marmoutier Abadiaren buru jarri zuten. Han hil zen 804an.

Tratatu teologiko eta dogmatikoak, gramatika lanak eta olerkiak idatzi zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carmina
  • Versus de patribus, regibus et sanctis Euboricensis ecclesiae
  • De clade Lindisfarnensis monasterii

Gutunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Epistolae

Lan didaktikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ars grammatica.
  • De orthographia.
  • Disputatio regalis et nobilissimi juvenis Pippini cum Albino scholastico, Altercatio Hadriani Augusti et Epicteti Philosophi, "Disputatio regalis et nobilissimi juvenis Pippini cum Albino scholastico".
  • Disputatio de rhetorica et de virtutibus sapientissimi regis Carli et Albini magistri
  • De virtutibus et vitiis
  • De animae ratione (ad Eulaliam virginem)
  • De Cursu et Saltu Lunae ac Bissexto
  • (?) Propositiones ad Acuendos Juvenes

Teologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Compendium in Canticum Canticorum
  • Quaestiones in Genesim
  • De Fide Sanctae Trinitatis et de Incarnatione Christi; Quaestiones de Sancta Trinitate

Hagiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vita II Vedastis episcopi Atrebatensis
  • Vita Richarii confessoris Centulensis
  • Vita Willibrordi archiepiscopi Traiectensis, ed. W. Levison, Passiones vitaeque sanctorum aevi Merovingici.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]