Almirantegoaren uharteak
Almirantegoaren uharteak | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | Admiralty Islands |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Barea |
Uhartedia | Bismarck uhartedia |
Uharteak denera | 18 |
Uharte nagusiak | Manus, Los Negros, Tong, Pak, Rambutyo, Lou, Baluan |
Azalera | 2.100 km² |
Punturik garaiena | Dremsel mendia: |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Probintziak | Manus |
Gizartea | |
Biztanleria | 58.000 bizt. (2011) |
Almirantegoaren uharteak[1] (ingelesez: Admiralty Islands), Manus uharteak ere deituak (ingelesez: Manus Islands), Papua Ginea Berriko uharte multzoa da, Bismarck uhartediaren zati. 18 uharte dira, garrantzitsuenak Manus eta Los Negros. 2.100 kilometro koadroko eremua dute (horietako 1.600 Manus uharte nagusiari dagozkio), eta Manus probintziaren barnean daude. Izena Philip Carteret esploratzaileak eman zien 1767an.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herbeheretarrek 1616an hartu zituzten mendean uharte hauek. 1884tik aurerra, Alemaniaren eskuetan egon ziren, eta 1914an Australiak okupatu zituen. Bigarren Mundu Gerran, Japoniak bereganatu zituen, eta 1942an base bat ezarri zuen Manus uhartean .
1944ko otsailaren 29an, AEBetako indarrek hartu zituzten, Douglas MacArthur jeneralak zuzendutako Brewer Operazioaren bitartez. Estatubatuarrek berehala eraiki zuten base bat, oso garrantzitsua izan zena Ginea Berrian eta Filipinetan egin ziren ondorengo operazioetarako. Ondoren, Australiaren kontrolpean geratu ziren, eta egun Papua Ginea Berriko lurraldeak dira.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Koko-plantazioak eta perla-bilketa dira jarduera ekonomiko nagusiak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .