Bismarck uhartedia
Bismarck uhartedia | |
---|---|
Bertako izena | Bismarck Archipelago |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Barea |
Uharte nagusiak | Britainia Berria, Irlanda Berria, Hannover Berria, Almirantegoaren uharteak |
Azalera | 49.658 km² |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Probintziak | Ekialdeko Britainia Berria, Mendebaldeko Britainia Berria, Manus, Irlanda Berria, Madang, Morobe, Ekialdeko Sepik |
Gizartea | |
Biztanleria | 472.163 bizt. |
Bismarck uhartedia edo Bismarck artxipelagoa[1] (ingelesez: Bismarck Archipelago) Ozeano Bareko uhartedia da, Ginea Berriaren ipar-ekialdean dagoena. 49.658 kilometro koadroko eremua du. Papua Ginea Berriaren administraziopean dago. Izena Otto von Bismarck Alemaniako kantzilerraren omenezkoa da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honako hauek dira Bismarck uhartediko uharte nagusiak:
- Almirantegoaren uharteak
- Yorkeko Dukearen uharteak
- Mussau uharteak
- Britainia Berria
- Hannover Berria
- Irlanda Berria
- Vitu uharteak
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Willem Schouten izan zen uharte hauetara iritsi zen lehen europar bidaiaria, 1616an. 1884tik 1914 arte, Ginea Berria Alemaniarra protektoratuaren barnean egon zen. Australiaren esku geratu zen 1921ean. 1949. urtean Papua eta Ginea Berriari lotu zitzaion[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.