Alonso Ertzilla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alonso Ertzilla
AlonsoDeErcilla.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1533ko abuztuaren 7
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1594ko azaroaren 29 (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea esploratzailea, poeta eta idazlea
Genero artistikoa olerkigintza
Appletons' Ercilla y Zúñiga Alonso de signature.png

Alonso Ertzillako Zuñiga (Madril, 1533ko abuztuak 7 - Madril, 1594ko azaroak 29) espainiar poeta izan zen, euskal jatorrikoa. Haren lanik ezagunena La Araucana poema epikoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak, Orti Gartzia Ertzillako eta Leonor Zuñiga, Bermeokoak zituen. Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzari izan zen, eta haren laguntzaile joan zen Ingalaterrara eta Flandriara egin zituen bidaietan. Bohemiako erregeen zerbitzuan jarri zen ondoren. 1555-1563 urteetan Txileko konkistan parte hartu zuen. Handik itzultzean, María de Bazán emakume aberatsarekin ezkondu zen.

Txileko konkista gai hartuta, La Araucana poema epiko ospetsua ondu zuen, hiru zatitan, 1569tik 1589ra bitarteko urteetan. Araukaniarrak eta beren buruzagi Kaupolikan, konkistatzaileen kontra adore handia erakutsi zutenak, dira poema horretako benetako protagonista, obra Filipe II.a erregeari eskainia bada ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonso Ertzilla Aldatu lotura Wikidatan