Edukira joan

Altxor uhartea

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Altxor uhartea
1911. urteko argitarapena.
Datuak
IdazleaRobert Louis Stevenson (1883)
Argitaratze-data1883ko azaroaren 14a
GeneroaAbentura eleberria
Jatorrizko izenburuaTreasure Island (gaur egun)
The Sea Cook, or Treasure Island (lehen argitalpenaren izenburua)'
HerrialdeaEskozia
OCLC7551075
Euskaraz
IzenburuaAltxor uhartea
ItzultzaileaMaria Garikano
Argitaratze-data1991 / 2008
BildumaLiteratura Unibertsala / Ateko Bandan
Orrialdeak264 / 312
ISBN978-84-7992-043-2 / 978-84-9783-564-0

Altxor uhartea 1883an Robert Louis Stevenson eskoziar idazleak argitaratutako abenturetako eleberria da (jatorriz Young Folks izeneko haurrentzako aldizkarian 1881. eta 1882. urteen bitartean argitaratu zuten zatika, The Sea Cook, or Treasure Island izenburupean).

Eleberriak Jim Hawkins pertsonaia nagusiak diru eta anbizioarekiko dituen ikuspegi kritiko eta gogoeta morala erakusten ditu.

Idazlana zinema, telebista, literatura, komiki eta bideo-jokoen inguruko hainbat sorkuntzaren iturburua izan da.

Pertsonaia nagusiak eta itsasgizon leialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Long John Silver eta Jim Hawkins gaztea.
  • Jim Hawkins: Gazte bat da, eleberriko pertsonaia nagusiaa. Kontalari subjektiboa.
  • Jimen ama: Jimekin batera, Admiral Benbow izeneko ostatuaren jabetza du. Jimek eta amak pirstek ostatuari nola erasoa egin dioten kanpoaldetik ikusi dute.
  • David Livesey doktorea: Beste pertsonaia nagusietako bat da. Jim gaztea asko zaintzen du eta horrek mapa eskuratu duela ikustean, altxorraren bila joatea erabaki du. Pertsonaia diplomatikoa da, pirata zaurituak sendatzera ere prest.
  • Trelawney zalduna: Bristoleko jauntxoa eta herriko Squire edo alkatea da. Bristolen dituen bere hartu-emanei esker, altxorraren bila joateko itsasontzia eta eskifaia lortu ditu. Tiratzaile ona da eta bere hiru morroiak espediziora eraman ditu: Redruth, Hunter eta Joyce.
  • Thomas Redruth: Trelawney zaldunaren morroia, altxorraren bilaketan lagun duena. Itsasgizon matxinoen aurkako borrokaldian hil da.
  • John Hunter: Trelawney zaldunaren morroia, lehen erasoaldian bizirik iraun du; hala ere, konorterik gabe eta zaurituta geratu eta biharamunean hil da.
  • Richard Joyce: Trelawneyren beste morroia. Oholesizko gotorlekuaren aurkako erasoaldian tiro batek hil du.
  • Dance ikuskaria: Bristolgo ikuskaria da, piratei atzetik jarraitzeaz arduratu da.
  • Dogger: Dance ikuskariaren laguntzailea, Jim gaztea Trelawney Squirearen etxera laguntzen du.
  • Alexander Smollett kapitaina: Hispaniola itsasontziko kapitaina da. Lehendabiziko unetik itsasontziko eskifaiarekin nahigabetua agertzen da, itsasgizonek ez baitiote konfiantza handirik iradokitzen eta euren jarrerarekin mesfidatia da. Piratekin izandako borroka batean zauriak izan ditu.
  • Abraham Gray: Itsasontziko arotza, kapitainari leial zaion itsasgizona.
  • Ben Gunn: Maroona. Walrus itsasontziko eskifaikide ohia, bere kideek altxorra maparik gabe bilatzeko saiakeran denbora galtzeagatik uhartean laga zutena. Jimek aurkitu eta Doktoreari Ben Gunn taldera gehitzeko baimena eskatu zion. Ben Gunnek piratak altxorra bilatzen ari diren bitartean Jonathan Flint irudikatuz ahots arraroak egiten ditu.

Piratak eta itsasgizon matxinoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hispaniola itsasontzia sutan, Livesey doktorea eta Squire Trelawney jaunak txalupan lurrerantz doazen bitartean.
  • Billy Bones: Admiral Benbow tabernan ostatu hartu zuen itsasgizon zaharra. Bere kutxan Flinten altxorraren mapa zegoen: horrek pirata asko erakarri ditu. Ron eta grog edanzale porrokatua, piraten erasoaren aurretik jasandako bihotzeko batez hil da.
  • Zakur Beltz: Billy Bonesen bila Jimen ostatura datorren pirata da. Bi piratak borrokatu ostean, Zakur Beltzek zauriturik ihes egin du.
  • Pew: Guda batean bere ikusmena galdu ostean bi morroi zituen. Ostatuan Billy Bones mehatxatu ondoren, ostatua erasotzen duten piratetako bat da. Itsua dela eta, zaldi bat saihestu ezin eta zanpatuta hil da.
  • Long Silver Luxea: Flint kapitainaren eskifaiakoa izan zen pirata bat da, Bristol hirian Katalexu izeneko taberna baten jabe da. Hankabakarra da, bestea guda batean galdu baitzuen. Hortaz, makulu bat erabiltzen du, nahiz eta horrek bere gorputz arintasunean inolako kalterik ez egin. Hispaniola itsasontziko sukaldaria da. Gerora, Smollet kapitainaren aurkako matxinadako buru da, baina bere burua galdutzat ikustean, koldartu eta doktorearekin bat, bi taldeen arteko akordio batera iritsi da. Azkenik, kontakizunaren amaieran, Hispaniola itsasontzia Espainiar Ameriketako portu batera hornitzeko asmoz iristean, Silver piratak Ben Gunn laguntzaile duela urrezko zaku bat berarekin bat eramanez, ihes egin du, Jim, doktorea eta gainontzekoak lehorrean zeuden bitartean.
  • Flint kapitaina: Silverren loroa da. Izen hori Jonathan Flint pirata beldurgarriaren omenez du.
  • Arrow pilotua: Hispaniola itsasontziko pilotua. Hasiera-hasieratik bere aginte ahalmen eskasa eta bere mozkorkeria direla eta, Smollett kapitainak ez du haintzat hartu. Ekaitz batean itsasora eroritakoan hil da.
  • Job Anderson: Hispaniola itsasontziko kontramaisua. Arrowen heriotzaren ondoren pilotu postuan jarri da.
  • Israel Hands lemazaina: Gehienbat lemazain postuan dabil. Geroago, Silverren traiziorarekin bat egin eta itsasontzian zaintzaile gisa jarri da. Jimen eskuetan hil da, azken hori Hispaniola bereganatu ostean.
  • Tom eta Alan: Bere aginduak ez betetzeagatik Silverrek hildako itsasgizonak.
  • O'Brien: Israel Handsekin batera ontzia zaintzen geratu den itsasgizona. Handsek hil du.
  • George Merry: Silverren aginduak jarraitzen dituen itsasgizon matxinoa. Eleberriaren amaieran bala batek joko du, baina Silver izango da azken tiroa emango diona.
  • Tom Morgan: Silverren agindupeko beste itsasgizon bat.
  • Jonathan Flint kapitaina: Eleberrian ez da azaltzen. Hala ere, bere izena sarritan aipatzen da. Altxorra lurperatu zuen pirata beldurgarri bat izan zen. Bere eskifaiako kide batzuek Hispaniola ontzian nabigatzen dute.

Kapituluen hurrenkera, euskarazko itzulpen eguneratuaren arabera: Maria Garikanoren itzulpena (2008), Altxor uhartea, Elkar.

Lehen Atala: Bukanero zaharra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1. kap. Itsas zakur zaharra Admiral Benbow ostatuan
  • 2. kap. Zakur Beltz azaldu eta ezkutatu
  • 3. kap. Orban beltza
  • 4. kap. Marinel-kutxa
  • 5. kap. Itsuaren azkena
  • 6. kap. Kapitainaren paperak

Bigarren Atala: Itsas sukaldaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 7. kap. Banoa Bristolera
  • 8. kap. Katalexuaren entseinan
  • 9. kap. Bolbora eta armak
  • 10. kap. Bidaia
  • 11. kap. Sagar upeletik entzun nuena
  • 12. kap. Gerra-kontseilua

Hirugarren Atala: Nire lehorreko abentura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 13. kap. Nola hasi zen nire lehorreko abentura
  • 14. kap. Aurreneko kolpea
  • 15. kap. Uharteko gizona

Laugarren Atala: Oholesia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 16. kap. Kontaketarekin sendagileak jarraitzen du: nola abandonatu zuten Hispaniola
  • 17. kap. Kontaketarekin sendagileak jarraitzen du: txanelaren azken bidaia
  • 18. kap. Kontaketarekin sendagileak jarraitzen du: lehen eguneko borrokaren azkena
  • 19. kap. Jim Hawkinsek ekiten dio berriz kontaketari: oholesiko goarnizioa
  • 20. kap. Silverren enbaxada
  • 21. kap. Erasoa

Bosgarren Atala: Nire itsasoko abentura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 22. kap. Nola hasi zen nire itsasoko abentura
  • 23. kap. Itsasbehera
  • 24. kap. Coraclearen espedizioa
  • 25. kap. Bandera beltza jaitsi nuenekoa
  • 26. kap. Israel Hands

Seigarren Atala: Silver kapitaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 27. kap. "Zortzi errealekoak"
  • 28. kap. Etsaiaren alderdian
  • 29. kap. Orban beltza berriro
  • 30. kap. Hitzaren azpian
  • 31. kap. Altxor bila. Flinten erakuslea
  • 32. kap. Altxor bila: zuhaitz arteko ahotsa
  • 33. kap. Buruzagi baten erorketa
  • 34. kap. Eta azkena

Euskarazko bertsioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko lehenengo bertsioa 1991koa da eta Maria Garikanok itzuli zuen. Literatura Unibertsala Bildumako 9. zenbakia da (Ibaizabal argitaletxea, 264 orr.). 2008an, Elkar argitaletxeak bertsio eguneratu bat argitaratu zuen, hura ere Maria Garikanok prestatua (312 orr.).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]