Alvaro Sodupe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alvaro Sodupe

Bizitza
JaiotzaNavaridas1843ko otsailaren 19a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1889ko urtarrilaren 11 (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta kazetaria
Zerbitzu militarra
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkakBigarren Karlistaldia

Alvaro Sodupe Santander (Navaridas, 1843ko otsailaren 19a - Gasteiz, 1889ko urtarrilaren 11) arabar militar eta kazetari karlista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte zelarik besarkatu zuen kausa karlista. 1870ean karlisten altxamendu saiakeran parte hartu zuen[1]. 1872an Hirugarren Karlistaldia hasi zenean boluntario arabarrez osatutako batailoi bat antolatu zuen Fausto Elgeta eta Francisco Saenz de Ugarterekin batera[2]. 1873an Tolosako blokeoaren ondoren kapitain gradua lortu zuen. Besteen artean Somorrostro, Lizarra, Abartzuza, Gares, Artaxoa eta Lakarko guduetan parte hartu zuen, gerra bukatzerakoan Arabako Dibisioko Lotinant Koronela gradua zuela. Frantzian erbesteratuta, 1877an itzuli eta kazetaritzan jardun zen. Propaganda politikoko liburuxkak argitaratu zituen eta 1887an El Alavés sortu zuen, hil arte zuzenduko zuen egunkaria [3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]