Alvise Cadamosto
Itxura
| Alvise Cadamosto | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Venezia, 1432 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Venezia, 1488ko uztailaren 16a (55/56 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | esploratzailea |

Alvise Cadamosto edo Alvide da Ca' da Mosto (Venezia, Veneziako Errepublika, 1432 - 1488ko uztailaren 18a) Veneziako itsasgizona izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mediterraneoan barrena merkataritza-bidaia ugari egin ondoren, Kanariar uharteetara eta Afrika mendebaleko kostaldera (Senegal eta Gambia) abiatu zen, Antonio Da Nolirekin batera, Henrike Nabigatzailea Portugalgo printzeak antolatu zuen espedizioaren buru (1455-1456). Cabo Verdeko uharteak aurkitu zituen bidaia horietan.
El libro de la prima navigazione per l´oceano a la terre de Nigri bidaia eta aurkikunde horien berri ematen duen liburua idatzi zuen (1507an argitara emana).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.