Amaia Lanbarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Lanbarri
Bizitza
JaiotzaArrigorriaga1992ko otsailaren 11 (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic2007 / 2010121
Eibar KE2011 / 2012254
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,59 metro

Amaia Lanbarri Izagirre (Arrigorriaga, 1992ko otsailaren 11 - ) euskal herritar futbolari honek Athletic Clubean jokatu zuen. Ugao KEan hasi zen futbolean eta handik Emakumezkoen Athletic Clubeko bigarren taldera joateko aukera izan zuen. 2007ko Superligan lehen taldean sartu zuten arren,denboraldi horretan bigarren taldera itzuli zen. 2008ko ekainaren 1ean egin zuen debuta lehen taldeak Rayo Valllecanoren kontra jokatu zuen partidan. Partidaren emaitza ez zen zuri-gorrien aldekoa izan, 3-2 galdu baitzuten, baina Amaiarentzat egun berezia izan zen. 2010-2011 denboraldian taldea aldatu eta Eibarren lehen emakumezkoen taldean aritu zen. Bere ibilbidearen azken denboraldiak Pauldarrak taldean izan ziren 2014-15 urtean futbola utzi zuen arte.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ugao KE (2006-2007)
  • Athletic Club (2007-2010) lehen taldearekin jokatu zituen 12 partidatan gol bakarra sartu zuen.
  • Eibar KE (2010 - 2011) 25 partida jokatu eta 4 gol sartu zituen.
  • Pauldarrak (2012 - 2015)

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin izan duen parte-hartze bakarrean, Amaia Lanbarri jokalari garrantzitsuenetako bat izan da kategoria horretako Europako Txapelketan. Bertan, gorritxoak txapeldunordeak izan ziren, 2009ko ekainaren 25ean Nyonen (Suitza) jokatu zen finaleko partidan Alemaniako selekzioak 7-0 irabazi zien eta. Amaia titular izan zen txapelketako 8 partidetatik 7tan, eta 3 gol sartu zituen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]