Amaia Lasa
Amaia Lasa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1948ko abuztuaren 8a (72 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 220 |
Amaia Lasa Alegria (Getaria, Gipuzkoa, 1948ko abuztuaren 8a - ) euskal idazlea da.
Maisutza eta literatura ikasketak egin zituen. Zeruko Argia, Egin eta Punto y Hora aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak[1]. Amaia Lasarenak dira Poema bilduma (Mikel Lasa bere nebarekin batera idatzia, 1971), Hitz nahastuak (1977) eta Nere Paradisuetan (1979) olerki liburuak.
Hainbat urte eman zituen Nikaraguan gobernu sandinistari irakaskuntzan laguntzen, eta ondoren, Malintxearen gerizpean liburua argitaratu zuen 1988an.
2000. urtean, Euskal Herriko Unibertsitateak Amaia Lasaren lan poetikoa jasotzen duen Geroaren aurpegia-El rostro del futuro (1967-1997) eman zuen argitara, Poema bilduma (1971), Hitz nahastuak (1977), Sustraia (1970-1977) eta Ordu minduak (1976-1978) poema liburuak bilduz.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Barne iraultzen loraldia (2016, Zortziko)[2]
- Malintxearen gerizpean (1988, Pamiela)
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Poema bilduma (1971, Herri Gogoa): Mikel Lasarekin batera
- Hitz nahastuak (1977, Zugaza)
- Nere paradisuetan (1979, Ediciones Vascas)
- Geroaren aurpegia (2000, EHU-UPV)
- XX. mendeko poesia kaierak - Amaia Lasa (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
- Lurra eta dardara. Zortzi ahots emakumezko antologia poetikoa (2019, Balea Zuria).[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Agirre Dorronsoro, Lorea. (Jakin, 2018 uztaila-urria). Utopien atzetik ibilian, Amaia Lasari elkarrizketa. Jakin, 33-43 or..
- ↑ «Barne iraultzaren loraldia argitaratu du Amaia Lasak» Hitzen Uberan, 2017-01-19 Noiz kontsultatua: 2018-01-26.
- ↑ Lizarralde, Mikel. «Zortzi begirada poetiko» Berria Noiz kontsultatua: 2020-01-02.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |