Edukira joan

Amelia Yeomans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amelia Yeomans

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmelia LeSueur
JaiotzaQuebec Hiria1842ko martxoaren 29a
Herrialdea Kanada
BizilekuaManitoba
Calgary
HeriotzaCalgary1913ko apirilaren 22a (71 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Michigan Medical School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua, sufragista eta sufragettea
KidetzaWorld Woman's Christian Temperance Union (en) Itzuli

Amelia Yeomans, sortzez Amelia LeSuer (Quebec, 1842ko martxoaren 29a - Calgary, 1913ko apirilaren 22a) Quebeceko sufragista, medikua eta neurritasunaren aldeko ekintzailea zen.

Winnipegen aktibo izan zen, XIX. mendearen amaiera aldera.

Amelia Yeomans Quebecen jaio zen, 1842ko martxoaren 29an. Bere gurasoak Peter LeSueur eta Barbara Dawson ziren. Hezkuntzari garrantzi handia ematen zioten gurasoek, eta etxean eman zizkioten eskolak. 1860an, Augustus A. Yeomans medikuarekin ezkondu zen. 1862an, yeomansdarrak Estatu Batuetara joan ziren Sezesio Gerraren garaian, eta Augustus laguntzaile kirurgiko gisa aritu zen Estatu Batuetako armadan. Amelia Yeomansek bi alaba izan zituen: Lilian eta Charlotte. 1878an, senarra ustekabean hil baino zitzaion.

1879an, Amelia Yeomansek medikuntzako ikasketak egitea erabaki zuen, Michigango Estatuko Unibertsitatean. Lilian Yeomens alabarekin elkartu zen, hark baino urtebete lehenago hasi baitzituen ikasketak. Oro har emakumeek jasan ohi zituzten kalteak jasaten zituzten tradizioz gizonezkoenak ziren eremu batean ikasten zuten bi emakumeek.

Gizarte-medikuntzan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediku gisa graduatu ondoren, Amelia Yeomansek Lilian alabarekin bat egin zuen Winnipegen, 1883an, eta han biek medikuntza praktikatuko zuten.[1] Hala ere, 1885 baino lehen ez zuen lizentzia ofizialik jaso. Ameliak eta Lilian Yeomensek obstetrizian espezializatzea erabaki zuten, eta, oro har, emakumeei eta haurrei eragiten dieten gaixotasunekiko interesa agertu zuten. Gizarte-medikuntzako profesionalak ziren aldetik, yeomensdarrak, tratamendu fisikoaz gain, gaixotasunen kausa sozialaz ere arduratzen ziren. Preso, sexu-langile eta emakume langabeen baldintzak salatu zituzten, eta gizonak egin zituen erantzule. Amelia Yeomansek hitzaldi bat antolatu zuen gizonentzat, eritasun benereoei buruz hezteko eta emakumearen egoera hobetzeko haien laguntza eskatzeko.[2]

Laneko esperientziari esker, Amelia Yeomans ohartu zen alkoholak ze paper garrantzitsua eta suntsitzailea zuen gizartean. Orduan, Women's Christian Temperence Unionekin (WCTU) bat egin zuen, eta alkohola debekatzearen aldek militatu zuen. Era berean, konturatu zen erreforma politikoa ezinezkoa izango zela emakumeen sufragiorik gabe. Bere argudioa zen emakumeak zeudela egoera onenean erreforma politikoan aurrera egiteko, emakumeak baitziren komunitatearen ohiturak babesten zituztenak, eta debekuaren alde bozkatuko zutela, bai ala bai. 1893an, parlamentuaren simulazio bat antolatu zuen, Woman's Christian Temperance Unionen laguntzarekin, non lehen ministroaren rola betetzen baitzuen. Hainbat diputatu gonbidatu zituen, eta horietako batzuk etorri ziren. Saioaren amaieran bi eskaera mugitu ziren emakumeen sufragioaren alde. Eskaera horietan, milaka sinadura bildu zituzten.[3] 1894an, Amelia Yeomensek Equal Franchise Association elkartearen fundazioan parte hartu zuen, eta elkartearen lehen lehendakaria izan zen. 1896-1897 aldian, Woman's Christian Temperance Unioneko eskualdeko lehendakaria ere izan zen.

1904an, Charlotte alaba gaztearengana joan zen Calgaryn. Garai hartan, ez zuen medikuntza praktikatzen, baina emakumeen sufragioaren eta neurritasunaren aldeko mugimenduetan aktibo zen. Amelia Yeomans 1913ko apirilaren 22an hil zen, Calgaryn.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kurt Korneski. (automne 2018). «Reform and Empire: The Case of Winnipeg, Manitoba, 1870s–1910s» Urban History Review 37 ISSN 1918-5138..
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :4 izeneko erreferentziarako
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :3 izeneko erreferentziarako

Lotutako artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]