Andrew Jackson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andrew Jackson
Andrew Jackson

1829ko martxoaren 4a – 1837ko martxoaren 4a
Presidenteordea   John C. Calhoun (1829-1832)
Inor ez (1829-1832)
Martin Van Buren (1832-1837)
Aurrekoa John Quincy Adams
Ondorengoa Martin Van Buren

Jaiotza 1767ko martxoaren 15a
Waxhaw, Ipar Carolina, AEB
Heriotza 1848ko ekainaren 8a
Nashville, Tennessee, AEB
Alderdi Politikoa Demokrata
Ezkontidea Rachel Donelson Robards Jacksonen alarguna. (bere hiloba Emily Donelson Jackson eta bere erraina Sarah Yorke Jackson Lehen Damak izan ziren.)
Lanbidea Nekazari eta gudari
Erlijioa Presbiteriarra
Sinadura Andrew Jackson-ren sinadura

Andrew Jackson (Waxhaw, Hego Carolina, 1767ko martxoaren 15a — Hermitage, Tennessee, [1845]]ko ekainaren 8a) AEBetako politikaria eta 7. presidentea (1829-1837) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Carolinako Epaitegi Goreneko epaile izan zen (1798-1804), eta jeneral izendatu zuten 1814an, britainiarren aurkako bigarren independentzia gerraren garaian.

Andrew Jacksoni egindako dagerrotipoa hil baino zenbait hilabete lehenago.

Herrialde honetako historiaren heroietakoa da, 1815ean Erresuma Batuaren kontrako New Orleanseko bataila irabazi zuelako. Horretarako Laffite anaien eta beren piraten laguntza izan zuen.

1817an Florida hartu zien espainiarrei, James Monroeren agintaldian eta mvskoke (creek), ikaniuksalgi (seminola) eta txeroki herri amerindiarrak mendebalderantz lekualdatu nahian aritu zen, zuriei Misisipi ibairaino joateko erraztasunak emanez; hori dela eta "indiar on bakarra hildako indiarra da" esaldia berari egozten zaio.

Estatu Batuetako lehendakari hautatu zuten 1828an, alderdi demokrataren aldetik. Sufragio unibertsalez aukeratutako eta independentziaren gerran zein konstituzioaren erredakzioan esku hartu ez zuen AEBetako lehen presidentea izan zen.

Karguak irabazleen artean banatzea eragiten zuen sistema berri bati esker (spoil system, "gerra harrapakinen sistema"), haren jarraitzaileek eskuratu zituzten estatu federaleko funtzionario postu gehienak eta era horretan Estatu Batuetako politika jauntxoen eskutan jarri zuen. Jacksonen autoritarismoa eta pragmatismoa berehala urrundu ziren Estatu Batuetako hasierako demokraten idealismotik. Hala ere, esku handia erakutsi zuen Sortaldeko estatuetako industrialari handien eta Hego Carolinako agintarien artean aduana libreak zirela kausa piztu zen krisi larriaren aurrean.

1832ean bigarren aldiz aukeratu zuten lehendakari, eta 1833an Banketxe Federaletik ondasun publikoak atera zituen, estatuen artean banatzeko. Jacksonen garaian, Estatu Batuen kanpo zorra ordaindu, eta oso egoera onean geratu zen estatuko diruzaintza. 1837an Mexikotik banatu berri zen Texasko errepublika onartu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrew Jackson Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]