Amparo Sard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amparo Sard
Bizitza
JaiotzaSon Servera, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakartista eta installation artist (en) Itzuli

Amparo Sard (Son Servera, Mallorca, Balearrak, 1973) diziplina anitzeko artista garaikidea da, gizarte-aktibismoan inplikatua.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an Arte ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 2003an New Yorkeko New School Universityn masterra egin zuen. 2018an, gainera, Bartzelonako Unibertsitatean doktoratu zen.[3] 2021ean, Sard artista eta margolaria izateaz gain, Balear Uharteetako Unibertsitateko Arte Ederren graduko tituluaren ikasketaburua izan zen.[4][5]

Artista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoerretratuekin hasi zuen bere ibilbidea egoera surrealistetan, eta bere rolak handituz eta aluminiozko edo beira-zuntzezko eskulturak dituzten instalazioak sortuz garatu zen.[6] Bere lanetan, bidegabekeria sozialak eta beste gai sozial batzuk ere salatu ditu.[1][7] Bere erakusketetan hainbat teknika erabiltzen ditu, hala nola eskultura, argazkiak, bideoak eta marrazkiak, eta poliuretanoa, erretxinazko pintura zein bideoak.[2] Bere lanetan zentzumenen eta zorigaitzaren bila dabil, ezin duenean bidegabeko errealitatea aldatu, pertsonak sentitzen duen larritasuna islatzen du.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana nazioarteko bildumen zati da:

New Yorken, Guggenheim eta MoMAn, Berlingo Deutsche Bank delakoan edo “la Caixa” Fundazioaren Testimoni Bilduman, West Collection, Chelseako Arte Garaikideko Museoa, New York, Taylers Museum, Herbehereak. Gasteizko Artium Museoa, Casal Solleric, Palma. Pilar i Joan Miró Fundazioa, Murtziako Arte Garaikidearen Museoa, Kantabriako Gobernua, Palmako Es Baluard Museu d’Art Modern i Contemporani, besteak beste.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria, museo eta azoka nazional zein nazioartekoetan erakutsi ditu, bakarka zein taldeka.

Madrilgo ABC Museoan La Otra izeneko proiektua aurkeztu zuen.[8]

2002. urtean Salamancako Da2-n El peso de la aberración erakusketa egin zuen.[9][10][11]

Talde-erakusketen artean, aipatzekoak dira Video(s)torias, ARTIUM Zentroan (Arte Garaikideko Euskal Museoa). Inma Prietok eta Blanca de la Torrek Espainiako bideo-artea berrikusten dute hasiera-hasieratik.[12]

2021ean, artista-talde batek Madrilgo Conde Duque Kultur Etxean ‘El crimen perfecto’ izeneko erakusketa kolektiboa erakutsi zuen. Sardek Rompiendo el mar lanarekin hartu zuen parte erakusketan.[13][14][15]

Bere hitzetan:

Nire lan guztia tolerantziarekin lotuta dago. Bata eta bestearen arteko zubi delikatu hori, eta horregatik agertzen da beste ni-a, "izan beharko genukeena". Baiezkoaren ordez "ez" jartzea erabakitzen dugunean, edo alderantziz. Ebaki hori, inflexio-puntu hori, hain subliminala eta hain bizia izan daitekeena gure bizi-espazioaz ari garenean. Sortzen den tentsio horrek eragiten dit.[1]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2000. urtean Lehen sari nazionala, Deutsche Bank Nortasun Lehiaketa, Bartzelona.[16]
  • 1999 Nazioarteko lehen saria, Deutsche Bank, Identity Competition, Berlin.[12]
  • Sa Nostra saria (Master of Arts in Media Studies).
  • Lehen saria, Palmako Ciutat saria, “Antoni Gelabert” Palma, Espainia.
  • 2001 Generación 2005 Caja Madrid saria, Madril, Espainia.
  • 2015 Lehen Rendibu Bideo-artea Saria.[17]
  • 2014 Italiako Gobernuak bere ibilbideari emandako Urrezko Domina.
  • 2018 Herbehereetako LXRY 2018 zerrenda munduko 15 artista onenetakotzat hartzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Salanova, Marisol. (2017-02-17). Amparo Sard emerge de entre las sombras. .
  2. a b Gómez, Virginia. (2019-06-12). 'Reacciones precarias', la muestra de Amparo Sard para despertar a una impasible sociedad. .
  3. a b «Amparo Sard, biografía, galería y obras | BCulture» www.bculture.org.
  4. «IB3N | L'escultora i pintora Amparo Sard, cap d'estudis del grau universitari de Belles Arts» ib3.org.
  5. Redacción. (2021-07-29). «Amparo Sard, nombrada jefa de Estudios del futuro Grado de Bellas Artes que impartirá ADEMA» Diario de Mallorca.
  6. «Amparo Sard «deforma lo cotidiano» para empujar el arte hasta «sus límites»» Ultima Hora 2020-06-14.
  7. Cereceda, Miguel. (2019-06-12). Amparo Sard y la seducción de la forma. .
  8. «AMPARO SARD» Museo ABC 2013-11-19.
  9. «DA2 · Exposición» domusartium2002.com.
  10. «Placeholder» www.ciudaddecultura.org.
  11. Porcel, Guillem. (2021-07-29). «Amparo Sard exhibe ‘El peso de la aberración’ en el museo DA2 de Salamanca» Diario de Mallorca.
  12. a b «LÍMITS, de la mallorquina Amparo Sard se presenta en Alemania con la ayuda del Institut d Estudis Baleàrics - PDF Descargar libre» docplayer.es.
  13. Saldaña, Cristina. (2021-07-07). «Los culpables de la muerte de la naturaleza no van a la cárcel» El País.
  14. Parreño, José María. (2021-05-03). De Madrid al mar, el mundo como problema. .
  15. Colaborador. (2021-07-02). «Amparo Sard trae su activismo social a Conde Duque» Noticias de Madrid.
  16. ARTEINFORMADO. (20140603). «Amparo Sard espaciando, Exposición, sep 2010» ARTEINFORMADO.
  17. «Amparo Sard» Amparo Sard.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]