Ana Brnabić
Ana Brnabić (serbieraz: Ана Брнабић; Belgrad, 1975eko urriaren 28a) serbiar politikaria da. Serbiako lehen ministroa izan zen 2017tik 2024ra.
Serbian ikasketak amaitu zituen Michigango Unibertsitatean eta Hulleko Unibertsitatean hezkuntza emanez, eta nazioarteko erakundeekin, atzerriko inbertitzaileekin eta Serbiako administrazio publikoarekin lan egin zuen.
2016an Administrazio Publikoko eta tokiko gobernuko ministro izendatu zuten, eta 2017an lehen ministro. 2019an Serbiako Alderdi Aurrerakoiarekin bat egin zuen. Bere burua Europaren aldekotzat eta teknokratatzat definitu zuen. 2024ko martxoan lehen ministro kargua utzi eta Batzar Nazionaleko presidente izendatu zuten.
Lesbiana da eta 2019an bere bikotekideak haur bat erditu zuen. Bigarren lesbiana eta bosgarren gay-a izan zen gobernu baten buru.