Ana Galarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ana Galarraga
AnaGalarragaElhuyar.jpg
Bizitza
Jaiotza Zarautz1970  (48/49 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Enplegatzailea(k) Elhuyar Fundazioa
Kidetza Literaturia
Euskal Idazleen Elkartea
Udako Euskal Unibertsitatea
Berria

Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, 1970) zientzia-komunikatzailea da Elhuyarren. Albaitaritzan eta elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatua da.

Hainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia-aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[1] Berria egunkarian zutabe bat idazten du,[2] eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren lagunak lagun Marikalanbre bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an.[3] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 200 artikulu baino gehiago erakusten ditu.[4]

2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta.[5][6]

Literaturia izeneko literatura-jardunaldietako antolatzaileetako bat da,[7] eta Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza batzordeko kidea.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2018-04-10 .
  2.   Galarraga, Ana «Egilearen azken artikuluak» berria.eus . Noiz kontsultatua: 2018-04-10 .
  3.   Ana, Galarraga Aiestaran, (2014) Marikalanbre, bizitzaren laborategian Elhuyar ISBN 9788494296307 PMC 920312507 .
  4.   «Ana Galarraga Aiestaran» Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea (Udako Euskal Unibertsitatea) . Noiz kontsultatua: 2018-04-10 .
  5.   Uranga, Nerea (2018) «Ana Galarraga: 'Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena'» Gipuzkoako Hitza . Noiz kontsultatua: 2018-04-10 .
  6. (Gaztelaniaz)  «Entrevista a Ana Galarraga - Revista Mètode» metode.es . Noiz kontsultatua: 2018-04-10 .
  7.   Imanol Ubeda (2015-05-02) Literaturia 2015, Ana Galarraga . Noiz kontsultatua: 2018-04-25 .
  8.   Galarraga, Ana (2011) «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-04-25 .