Ana Urkijo
- Artikulu hau Athleticeko presidente-ohiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urkixo».
| Ana Urkijo | |||
|---|---|---|---|
2006ko urtarrilaren 18a - 2007ko uztailaren 12a ← Fernando Lamikiz - Fernando García Macua → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Bilbo, 1953ko abuztuaren 16a (72 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | abokatua | ||
Ana Urkixo Elorriaga (Bilbo, 1953ko abuztuaren 16a – ) abokatu eta Athletic Clubeko presidente ohia da. Bizkaiko Abokatuen Bazkunan sartu zen lehendabiziko emakumea izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ana Urkijo Bizkaiko hiriburuan jaio zen 1953ko abuztuaren 16an. Abokatua ikasketak egin zituen. 1969tik da Athletic Clubeko bazkidea.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abokatu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Higiezinen jabetzako abokatu eta agentea ida, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Batzordean parte hartu zuen lehen emakumea.[1]
Athletic Klub taldeko presidente
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Athletic Klub Futbol Taldeko lehendakaria izan zen 2006 eta 2007 bitartean. Aurretik presidenteordea zen eta aurreko presidentea zen Fernando Lamikizek 2006ko irailaren 27an dimititu zuenean, presidente izendatu zuten.[2]
Klub zuri-gorriaren lehendabiziko emakume presidentea bihurtu zen, bigarrena Espainiako futbol liga txapelketan izanik, aurretik Rayo Vallecanoren Teresa Riveroren atzetik.[3]
Agintaldi laburrean, erabaki garrantzitsuak hartu zituen, hala nola Mané teknikaria kontratatzea, Ligako azken eguneko jaitsieratik salbatu zuena, edo San Mamesko estadio berria eraikitzeko proiektua bultzatzea.[4][5][6] 2006an, bera karguan zela, Unai Alba fitxatu zen.[7]
Hala ere, kargua modu iragankorrean hartu zuen, 2007ko uztailaren 12an hauteskundeak egin ziren, baina ez zen aurkeztu. 2007ko uztailaren 12an Fernando García Macua presidente berria bihurtu zen.[8][9][10][11]
Hizlari, emakume erreferente
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko 8M-ren inguruan Isabel Iturbe Surne Bilbao Basketeko presidentearekin eta Mari Ayestaran Espainiako Hockey Federazioko presidenteorde ohiarekin batera jardun zuen Mujeres directivas en el deporte. Salvando barreras/ Emakumeak kirolean. Oztopoak gainditzen mahai-inguruan. Moderatzaile lanetan Virginia Berasategi triatloilaria eta Assumpta Guisasola aritu ziren.[12]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko martxoan Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, 2025eko Bizkaia Kirol Sarien ohorezko saria eman zion Ana Urkijori, Athletic Clubeko presidente ohiari, lehen mailako kirol zuzendaritzan egindako ibilbideagaitik.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b País, Ediciones El. (28 de septiembre de 2006). Reportaje | La pionera. ISSN 1134-6582..
- ↑ www.athletic-club.net
- ↑ www.elcorreodigital.com
- ↑ «“Nunca se ha reconocido suficientemente lo que hizo Mané en el Athletic”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia.
- ↑ País, Ediciones El. (21 de marzo de 2007). Reportaje | San Mamés frente al Athletic. ISSN 1134-6582..
- ↑ «El nuevo San Mamés será una "referencia mundial" - Marca.com» archivo.marca.com.
- ↑ Agencias. (26 de diciembre de 2006). «El Athletic ficha al portero del Barakaldo, Unai Alba, que trabajaba de pintor» Cadena SER.
- ↑ www.elcorreodigital.com
- ↑ www.lavanguardia.es
- ↑ Ana Urquijo se despide del Athletic con elogios a la figura de Ercoreca
- ↑ Fernando García Macua, nuevo presidente del Athletic. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. (2024-03-07). «"Mujeres directivas en el deporte. Salvando barreras"» agenda.elcorreo.com (kontsulta data: 2024-03-10).
- ↑ «Ohorezko saria Ana Urkijori emon jako, Athletic Clubeko presidente ohiari» bizkaie.biz (kontsulta data: 2025-03-25).