Espainiako futbol liga txapelketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Espainiako Futbol Liga Txapelketa (La Liga) Espainiako futbol txapelketa garrantzitsuena da, 5 mailaz osatua. Mailarik garrantzitsuena lehen maila da, 20 futbol talde profesionalez osatua eta 1929. urtean sortua; urte hartaz geroztik, urtero jokatzen da irailetik eta ekain arte. Futbol Profesionaleko Ligak (LFP) antolatzen du. Espainiako Ligaren lehen mailan, France Football kirol aldizkari frantsesak ematen duen Urrezko Baloia sariaren irabazle ugari aritu dira, besteak beste: Alfredo Di Stefano, Raymond Kopa, Luis Suarez, Johan Cruyff, Hristo Stoitchkov, Ronaldo, Zinedine Zidane, Rivaldo, Luis Figo, Michael Owen, Ronaldinho eta Fabio Cannavaro. Azken urteetan Lionel Messik eta Cristiano Ronaldok lortu dute sari hori.

Ligako sailkapen nagusiko lehenengo lau taldeak UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatzen dira; eta bosgarren eta seigarren sailkatuek, berriz, UEFA Koparako sailkapena lortzen dute. Sailkapeneko azken hirurak bigarren mailara jaisten dira. Liga ez da Espainian jokatzen den futbol txapelketa bakarra; izan ere, urtero Espainiako Errege Kopa jokatzen da. Bi txapelketa horien irabazleen artean, abuztuan, Espainiako Superkopa jokatzen da.

Lehen mailako tituluen irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929an sortu zenez geroztik, 59 futbol taldek parte hartu dute lehen mailan, eta horietatik 9 taldeek baizik ez dute lortu liga irabaztea:

Taldea Garaipenak Urteak
Madrilgo Erkidegoa Real Madril 32 1931/32, 1932/33, 1953/1954, 1954/1955, 1956/1957, 1957/1958, 1960/61, 1961/62, 1962/63, 1963/64, 1964/65, 1966/67, 1967/68, 1968/69, 1971/72, 1974/75, 1975/76, 1977/78, 1978/79, 1979/80, 1985/86, 1986/87, 1987/88, 1988/89, 1989/90, 1994/95, 1996/97, 2000/01, 2002/03, 2006/07, 2007/08, 2011-12
Katalunia Bartzelona Futbol Kluba 24 1928/29, 1944/45, 1947/48, 1948/49, 1951/52, 1952/53, 1958/59, 1959/60, 1973/74, 1984/85, 1990/91, 1991/92, 1992/93, 1993/94, 1997/98, 1998/99, 2004/05, 2005/06, 2008/09, 2009/10, 2010/11, 2012/13, 2014/15, 2015/16
Madrilgo Erkidegoa Atletico Madril 10 1939/40, 1940/41, 1949/50, 1950/51, 1965/66, 1969/70, 1972/73, 1976/77, 1995/96, 2013/14
Euskal Herria Athletic 8 1929/30, 1930/31, 1933/34, 1935/36, 1942/43, 1955/56, 1982/83, 1983/84
Valentziako Erkidegoa Valentzia 6 1941/42, 1943/44, 1946/47, 1970/71, 2001/02, 2003/04
Euskal Herria Real Sociedad 2 1980/81, 1981/82
Andaluzia Betis Balompié 1 1934/35
Andaluzia Sevilla FC 1 1945/46
Galizia Deportivo de La Coruña 1 1999/00

Mailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako futbol ligak maila hauek ditu:

2014/2015 denboraldiko lehen mailako futbol taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Flag of Spain.svg
Almería • Athletic Kluba • Atlético Madril • Bartzelona • Celta de Vigo • Córdoba • Deportivo Coruña • Elche • Eibar • Espanyol • Getafe • Granada • Levante • Málaga • Rayo Vallecano • Real Madril • Real Sociedad • Sevilla • Valentzia • Vila-real
Espainiako futbol ligako mailak Flag of Spain.svg
Lehen maila • Bigarren maila • Bigarren B maila • Hirugarren maila • Erregional mailak