Ana de Armas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana de Armas
Ana de Armas GQ 2018 2.png
Bizitza
Izen osoa Ana Celia de Armas Caso
Jaiotza Santa Cruz del Norte (en) Itzuli1988ko apirilaren 30a (32 urte)
Herrialdea  Kuba
 Espainia
Talde etnikoa espainiarra
Lehen hizkuntza gaztelania
Familia
Ezkontidea(k) Marc Clotet  (2011 -  2013)
Bikotekidea(k) David Victori (en) Itzuli
Ben Affleck
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
IMDb nm1869101

Ana Celia de Armas Caso (Santa Cruz del Norte, Kuba, 1988ko apirilaren 30a) aktore kubatarra da. Orain Espainian bizi da, Madrilen eta herrialde honetan grabatu zuen lehen telesaila El Internado izan zen. Ana, protagonista zen beste hainbat gazterekin batera, eta telesailak izan zuen arrakasta dela-eta, kubatarrak herrialde honetako aurpegi ezagunenetarikoa du, telesail hau milioika ikuslek jarraitzen baitzuten astero.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik zuen argi eta garbi aktore edo dantzari izan nahi zuela. Zorionez, hamalau urterekin Kubako Arte Eskola Nazionalean sartzeko aukeratua izan zen. Bere lehen arrakasta zinematografikoa Una rosa de Francia filmarekin iritsi zen, hamasei urte besterik ez zituenean, Alex Gonzalezekin batera protagonizatu zuena[1]. Geroago, Madrigal izeneko filmean parte hartu zuen eta baita El edén perdido telesailean ere. Horrelaxe kontatzen ditu lehen urteak Anak:

« Me encantaba el baile, iba casi todos los fines de semana al ballet con mi abuelo, me hubiera gustado hacer ballet clásico, pero cuando tenia once o doce años supe que seria actriz, y como lo tenia tan claro, me lancé a la escuela de teatro a los trece.[2] »

Antzerkigintzan zaletua, Ana Madrilera joan zen casting-etara aurkezteko asmoz. Astebetera, lortua zuen papera El Internado seriean Globomedia ekoizlearen eskutik. Dozena erdi bat denboraldietan, Carolina Leal izan zen eta Yon González (Iván), Martín Rivas (Marcos) edo Elena Furiaserekin (Victoria) batera egin zuen lan.

Egia esan, parte hartu duen lan gehienak arrakasta handikoak izan dira. Mentiras y gordas filma adibidez, 2010eko ikusiena izan zen eta 4 bat milioi euro irabaztea lortu zuen.

Kubatarra hainbat aldizkariren azal ere izan da: 2008ko apirilean FHM gizonezkoen aldizkarian azaldu zen; 2009ko apirilean Must! Magazine aldizkarian eta urte horretan bertan, abuztuan, Vanidad moda aldizkarian, besteak beste.

Uda horretan bertan, bere ilaje ederrak Herbal Essences markaren irudi izatera eraman zuen, eta 2009ko udako Hobekien Zaindutako Adats Sexyaren Saria eman zioten.

El Internadoko pertsonaiak
El Internadoko pertsonaiak

Etorkizuneko balizko lanen aukera izan ahal izateko, ingelesa hobetu nahi zuen eta AEBetara joatea erabaki zuen (horregatik utzi zuen El internado seriea), bide batez, atseden hartu eta lana alboratuz.

2010eko uztailean, Hispania grabatzeari ekin zioten, Antena 3eko telesaila eta Anak Nerea esklaboaren papera egin zuen. Urriaren 25ean estreinatu zuten eta Antena 3 nagusitu zen audientzien lider, arrakasta behin eta berriro errepikatu zuelarik. Urte berean, Ánima laburmetraian ere agertu zen.

2011n, bere lanbideari beste norabide bat eman nahi ziola-eta, Hispania seriea utzi zuen. 16 episodioetan iraun zuen egin zituen 2 denboraldietan.

Publizitatean lan egiteko aukera ere izan du eta ez da makal ibili esparru honetan ere. Marc Jacobsen Protect your skin elastiko solidarioen irudi izan da beste aktore batzuekin batera, adibidez.

Marc Clotet aktorearekin ezkondua egon zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak
Urtea Lana Papera Oharrak
2005 Madrigal Stella Paper sekundarioa
2006 Una rosa de Francia Marie Paper nagusia
2007 El edén perdido Gloria Telefilma
2008 Y de postre, qué Neska Laburmetraia, Paper nagusia
2008 Mentiras y gordas Carola Paper nagusia
2009 Ánima Julieta Laburmetraia, Paper nagusia
2010 Despicable Me Margo Ahotsa, espainiar bikoizketa
2011 El callejón Rosa Errepartoko pertsonaia
2012 Perrito chino Sabina Laburmetraia, Errepartoko pertsonaia
2013 Faraday Inma Murga
2014 Por un puñado de besos Sol
2015 Anabel Cris
2015 Knock Knock Bel
2016 Exposed Isabel de la Cruz
2016 Hands of Stone Felicidad Durán
2016 War Dogs Iz
2017 Overdrive Stephanie
2017 Blade Runner 2049 Joi
2018 Corazón Elena Ramírez Laburmetraia
2019 The Informer Sofia Heffman
2019 Wasp Network Ana Magarita Martinez
2019 Entering Red Laburmetraia
2019 Knives Out Marta Cabrera

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista Serieak
Urtea Lana Papera Oharrak
20072010 El internado Carolina Leal Solís Paper nagusia (56 atal)
20102011 Hispania, la leyenda Nerea Paper nagusia
2011 Actrices Bera Atal 1 (El futuro)
2013 Víctor Ríos) Lola La valenciana Minisaila, Paper nagusia

Videoklipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoklipak
Urtea Lana Papera Artista
2009 Mundo Frágil Kotxeko neska Sidecars
2011 Gipsy Funky Love Me Do Neska Rosario Flores

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana de Armas Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]