Anaglyptus mysticus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anaglyptus mysticus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaAnaglyptini
GeneroaAnaglyptus
Espeziea Anaglyptus mysticus
Linnaeus, 1758

Anaglyptus mysticus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian eta Afrika iparraldean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko kakaleardoa da, 8-15 mm arteko luzera izaten du[3]. Burua eta pronotoa beltzak dira. Elitroak gorrixkak dira aurrealdean eta gris-urdinak atzealdean. Kolore argiko hiru lerrok zeharkatzen dute, marrazki bitxia osatuz. Ile txikiz estalita du gorputza eta tonu urdinxka ematen diote animaliari.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso hosterorkorretan aurkitzen dira, hurritza, pagoa, astigarra, haltza eta horrelako zuhaitzak nagusi diren tokietan. Bertan behera utzitako lorategi, parke eta baratzetan ere ohikoak dira[3].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi edo hiru urte hartzen dituen zikloa osatzen du Anaglyptus mysticus kakalardoak[1]. Helduek arrautzak jartzen dituzte hildako zuhaitzen enborretan eta beldarrak haietako zurez elikatzen dira. Helduak udaberrian eta udan ikusten dira lorez lore hegan, bereziki infloreszentziak atsegin dituzte[1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «Anaglyptus mysticus» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. a b «Anaglyptus mysticus» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]