Alfabetatze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mapa honetan estatuen araberako alfabetatze portzentaiak ikus daitezke; grisez margotuta dauden lurraldei buruzko datuak ez daude. (Human Development Report, 2013.

Alfabetatzea, orokorrean, komunitate batean edo herrialde batean, giza-talde handiei idazten eta irakurtzen irakasteko ekintzari esaten zaio. Unescok Helduen Irakaskuntzaren inguruko Bosgarren Nazioarteko Batzarrean pertsonaren oinarrizko eskubidea bezala definitu zituen trebezi horiek.[1]

Pertsona alfabetatua besteekin komunikatzeko testuak erabiltzeko ahalmena duenari esaten zaio. Batzutan kontzeptu hau mugatu egiten da, irakurtzeko eta idazteko trebetasuna bezala onartuta edota, bakarrik irakurtzeko ahalmen bezala; zenbait kasutan ere kontzeptua trebetasunaren irakaskuntzaz mugatzen da. Alfabetatuaren parean analfabetoa den pertsona dugu, idazteko eta irakurtzeko ezgaitasuna duena, normalean ikasketa faltagatik ematen dena.

Gizarteen artean, alfabetatze mailen estandarrak desberdinak izan daitezke. Beste trebetasun batzuk, bestetik, esaterako informatika edo kalkuluak egiteko oinarrizko kontzeptuak ere alfabetatze kontzeptu zabalago batean sar daitezke

Hezkuntza munduan alfabetatzea gizarte desberdinetan idazkera erabiltzeko ikaste-prozesua bezala uler daiteke.

Alfabetatzearen Nazioarteko Eguna irailaren 8an ospatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfabetatze Aldatu lotura Wikidatan