Komunismo libertario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bandera beltzak anarkismoa irudikatzen du eta bandera gorriak sozialismoa eta langile-mugimendua.

Komunismo libertarioa edo anarkokomunismoa anarkismoaren korronte bat da. Besteren artan, kontsentsu bidez planifikatutako ekonomia proposatzen du. Adibidez, ekoizpen bideen jabego kolektiboa. Ez du teoria filosofiko bakar baten eragina, hainbat teoriaren nahasketa baizik. Bere jarraitzailerik garrantsitsuenak Piotr Kropotkin, Alexander Berkman, Errico Malatesta, Luigi Fabbri eta Camillo Berneri izan dira.

Komunismo libertarioa praktikan jarri izanaren adibideak 1920ko Ukrainako esperientzia eta Espainiako Gerra Zibilean emandako izan ziren.

Anarkokomunismoa “estatuko komunismotik” bereizten da, anarkokomunismoak, anarkismoaren adarra den heinean, estatuaren, burokraziaren zein zentralismoaren aurkako jarrera defendatzen baitu. Finean, ekonomia planifikatua onartzen duen anarkismoaren adarra da.

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anarkokomunismoak banakoaren askatasunaren bilaketan, esperientzia kolektiboari garrantzia ematen dio. Anarkokomunismoak, anarkismoaren base filosofikoarekin kontrastean, esperientzia kolektibista indibidualistaren gainetik kokatzen du.

Borondatezko erakundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anarkokomunismoak Estatuaren eta klaseen abolizioa beharrezkoa dela azpimarratzen du. Horretaz gain, jabetza pribatua eta diruaren abolizioa proposatzen du. Banako eta talde bakoitza produkzioari kontribuzioa egiteko eta beharrak asetzeko askea izango litzateke. Produkzio eta banaketa sistemak parte-hartzaileek antolatuko lituzkete.

Soldatapeko lanaren abolizioa anarkokomunismoaren oinarria da. Pertsonen beharren araberako aberastasunen banaketarekin, jendea askeagoa izango litzateke gusturago egiten dituzten lanetan parte-hartzeko. Ondorioz, lana berdintasun handiagoz banatuko litzateke, pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera.

Balio/lana, dirua eta soldatari uko egitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anarkokomunistek argudiatzen dute ez dagoela inongo baliozko erarik pertsona baten aportazio ekonomikoa baloratzeko, izan ere, aberastasun oro gaur egungo eta lehenagoko generazioen produkto kolektiboa da. Adibidez, inork ezin du neurtu fabrika bateko langile baten aportazioa garraiobidea, janaria, ura, etxebizitza, deskantsua, makinen eraginkortasuna, egoera emozionala... kontutan hartu gabe, hauek ere produkzioan eragina baitute. Horrela, produkzio horri balio nueriko bat jartzeko, hainbat kanpo-faktore hartu beharko lirateke kontutan. Horregatik, anarkokomunismoak liberalismo klasikoaren balio/lanaren teoriari uko egiten dio, sozialismo eta marxismoak defendatzen dutena.

Anarkokomunistek diote, soldatapeko lanetan eta jabetza pribatuan oinarritutako edozein sistema-ekonomikok aparatu hertsatzaile bat behar duela, jabetza eta soldata mailagatik gizartean agertzen diren desberdintasunei eusteko. Gainera, merkatu ekonomiak eta prezio sistemak, lana klaseetan banatzen dutela eta banakoen lanari zenbakiak ezartzen dizkietela diote. Hauen ikuspuntutik, diruak banakoaren lana eginez lortutako produktuen kontsumorako gaitasuna mugatzen dute prezio eta soldaten bitartez. Dirua gauza kuantitatibo bezala seinalatzen dute, banakoen baliabide eta beharrak ezabatuz.

Era berean, merkatuen ordez, txanponik gabeko sistema bat proposatzen dute, non ekonomia komunal bateko ondasun eta zerbitzuak langileek autogestionatzen eta banatzen dituzten eta komunitateko partaideek beraien beharren arabera kontsumitu ditzaketen produktuak.

Erabilera, banakoa eta jabetzarako komunitatearen eskubideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anarkokomunismoa, ideologia kolektibista eta estatuaren aurkakoa izanik, anarkoelektibismoarekin hainbat ezaugarri partekatzen ditu, baina zenbait desberdintasun ere baditu. Anarkismo kolektibistak jabetza kolektiboa erakundeen esku uzten du, non banakoek irabazi indibidualak dituzten; baina anarkokomunismoak, guztiz ezeztatzen du jabetza kolektibo edo banakoaren ideia eta solik, komunitaterako erabilera babesten du. Azken hauek pentsatzen dute, kapitalaren ondasunak ez direla pribatuak izan behar, komunitaterenak baizik, horrela komunitatearen nahien arabera erabili daitezke ondasun hauek. Hemendik abiatuta, ondasun bat salerosketarako objetu izan ordez, libreki erabili beharko litzatekeela banako baten lan edo egoera-ekonomikoak axola izan gabe.

Banakoa zerbait sortzeko eta gordetzeko askea izango litzateke, komunitateak kontsideratzen badu ez dela komunitatearentzako produkzio-elementu garrantzitsua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sylvain Marechal.

Anarkokomunismoaren aurretik zeuden korronteak Iraultza ingeles eta frantsesean agertu ziren, XVIII. mendean. Gerrard Winstanley izan zen mugimendu hauetan parte hartu zuen pertsona azpimarragarri bat. Bere panfletoetan 1649an, honakoa idazten zuen: "ez litzateke egon beharko saldu edo erosten den ezer, ezta ere azoka edo merkaturik; lurra altxor bat izan beharko litzateke pertsonentzat" eta "ez litzateke Jaun bat beste guztien gainetik egon beharko, Jaun bat banako bakoitzaren bururako baizik".

Frantziar Iraultzan zehar, Sylvain Marechalek, "Berdinen manifestuan" (1796), gozamen komunala aldarrikatzen zuen eta aberats eta txiroen, handi eta txikien, jabe eta dejabetuen eta gobernatzaile eta gobernatuen arteko desberditasunak ezabatzeko nahia adierazten zuen.

Anarkokomunista goiztiar bat Joseph Dejacque izan zen, "libertario" gisa deskribatu zen lehen pertsona. Proudhonek ez bezala, honek zioen langileak ez zeukala eskubiderik bere lanaren produktura, baina bai bere beharrak asetzeko.

Internazional anarkista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clara Lida historiatzailearen arabera, anarkokomunismoaren teoria adierazi zuen lehen pertsona, François Dumartheray internazionalista frantsesa izan zen, Ginebran 1876an argitaratutako liburuxka batean.

Dumartherayen proposamena Internazional anarkistaren erakunde italiarrak asumitu zuen, 1876ko urriko Florentziako Kongresuan, Suitzara exiliatuta egon zen Piotr Kropotkinen iritsieraren ondoren (hau doktrina horren zabaltzaile bihurtuko baitzen).

Anarkokolektibistak "bakoitzak bere gaitasunaren arabera, bakoitzak bere lanaren arabera" printzipioa defendatzen zuten bitartean, anarkokomunistek "bakoitzak bere indarraren arabera, bakoitzak bere beharren arabera" printzipioa defendatzen zuten.

Bi taldeek kapitalismoaren aurka argudiatzen zuten bitartean, anarkokomunistek Bakunin eta Proudhon abandonatzen zituzten, hauek, banakoek bere lanetik lortzen den produktuarenganako eskubidea dutela eta beraien lanagatik sarituak izan behar direla argudiatzen zutelako; anarkokomunistek aldiz zioten, banakoak askeak izan behar zirela bakoitzen beharren araberako ondasunak izateko eskubidea zutela.

Carlo Cafierok "Anarkia eta Komunismoa"-n (1880) azaltzen du, lanaren produktuan oinarritutako jabetza pribatuak kapitalaren pilaketa desberdina ekartzen duela; ondorioz, gizarte-klaseak.

Piotr Kropotkin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piotr Kropotkin komunismo anarkistaren teoriko garrantzitsuena bezala hartzen da. Honek adierazten zuen elkarren artean kooperatzea konpetitzea baino onuragarriagoa zela. Jabetza pribatuaren abolizioa aldarrikatzen zuen eta ekonomia koordinatzea, banako bakoitzaren beharren arabera ondasunak banatzen diren sare batean. Banakoek eta taldeek, beharrezko baliabideak erabili eta kontrolatuko zituztela zioen, banako bakoitzari kontsumitzeko askatasuna emanez. Horrela "nekazari batek, erein ditzakeen lur eremuak izango ditu soilik", "familia batek beharrezko bizitzeko espazioa izango du soilik"... bezalako ondorioak ateratzen zituen. Edozeinek bere beharrak asetzeko ahalmena izatea nahi zuen, beraien lana saltzeko beharra izan gabe.

Anarkokomunista asko merkataritzaren aurka egonda ere, anarkokomunista batzuk ez dira guztiz aurka posizionatzen. Batzuk trukaketa bezalako txanponik gabeko sistemak proposatzen dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]