Anastatica hierochuntica
Anastatica hierochuntica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Brassicales |
Familia | Brassicaceae |
Leinua | Anastaticeae |
Generoa | Anastatica |
Espeziea | Anastatica hierochuntica Linnaeus, 1753 |
Anastatica hierochuntica edo Jerikoko arrosa brasikazeoen familiako landare bat da, Afrika iparraldeko eta Ekialde Hurbileko basamortuetan bizi dena, Saharan, Arabiako basamortuan eta Itsaso Gorriaren ertz bietan[1]. Jatorria ez du Jeriko hirian, izenak hori iradokitzen badu ere.
Amerikan bada itxura eta ezizen bera duen beste espezie bat, Selaginella lepidophylla hain zuzen ere.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteroko zikloa betetzen duen landare belarkara da, gehienez 15 cm-ko altuera har dezakeena. Lore zuri txiki txikiak ateratzen ditu[2].
Lehortearekiko erresistentzia handia duen landarea da. Haren adarrak trinkotu eta bildu egiten dira lehorte garaian eta urteak iraun dezakete horrela. Itxura esferikoa hartzen dute. Sustrai txikiak ditu eta duen itxura borobilarekin haizeak eraman egin dezake. Landare piririkariak bihurtzen dira orduan eta kilometroak egin ditzakete, herrialdetako mugak gaindituz eta haziak edonon barreiatuz[3].
Urarekin edo hezetasunarekin kontaktuan jartzen direnean ireki eta freskotasun guztia berreskuratzen dute. Landare suspergarriak direla esaten da horregatik, baina Jerikoko arrosa ez da guztik suspergarria, ehun hilak ez baitira berdetzen[1].
Lehortze eta suspertze prozesuak behin eta berriz gerta daitezke. Dirudienez molekula gakoa trehalosa izeneko disakaridoa omen da, kriptobiosi prozesuetako hainbat mekanismo kontrolatzen ditu eta[4].
Bitxikeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima aurresateko erabili izan da antzinatik. Hezetasunarekiko hain sentikorra izanik basamortuetako leinuetako jakintsu edo txamanek eguraldia aurresateko erabiltzen zuen. lehorte garaian landarea erabat itxita dago, eguraldi hezearekin poliki zabaltzen da eta euria badator berehala irekitzen da.
Kondairak dio Jerikoko merkatariek Arabiako basamortutik ekarriarazten zituztela haien etxeak bedeinkatzeko, hortik letorke landarearen ezizena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jerikoko arrosa lehorrak.
-
Landare suspertua.
-
Landare suspertua basamortuan.
-
Haziak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Duke, James A.. (2007-12-26). Duke's Handbook of Medicinal Plants of the Bible. CRC Press ISBN 978-0-8493-8203-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Wickens, G. E.. (1998-07-20). Ecophysiology of Economic Plants in Arid and Semi-Arid Lands. Springer Science & Business Media ISBN 978-3-540-52171-6. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ Friedman, Jacob; Stein, Zipporah. (1980). «The Influence of Seed-Dispersal Mechanisms on the Dispersion of Anastatica Hierochuntica (Cruciferae) in the Negev Desert, Israel» Journal of Ecology 68 (1): 43–50. doi: . ISSN 0022-0477. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ (Ingelesez) Wickens, G. E.. (1998-07-20). Ecophysiology of Economic Plants in Arid and Semi-Arid Lands. Springer Science & Business Media ISBN 978-3-540-52171-6. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).