Andoche Junot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Andoche Junot
General Jean Andoche Junot.jpg
Bizitza
Jaiotza Bussy-le-Grand1771ko irailaren 24a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Montbard1813ko uztailaren 29a (41 urte)
Hobiratze lekua Montbard
Heriotza modua suizidioa
Familia
Ezkontidea(k) Laure Junot, Duchess of Abrantès
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea ofiziala eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua dibisio-jeneral
Gatazka Napoleondar Gerrak

Jean-Andoche Junot (Bussy-le-Grand, Burgundia, 1771ko irailaren 24a - Montbard, 1813ko uztailaren 29a) Frantziako Iraultzako eta Napoleondar gerretan aritu zen frantziar jenerala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleonen ondorengo jeneral nagusietakoa eta Abrantesko dukea izan zen. Egiptoko ekinaldian Napoleonekin ibili zen. Ondoren, Parisko gobernaria (1804) eta Portugalgo frantses armadako buruzagi nagusia izan zen (1806-1808). Abrantesko Gudua irabazi zuen Portugalen, ingeles ostearen aurka (1807), eta Lisboako hirian sartu zen ondoren. Ingelesak nagusitu zitzaizkion Vimeiroko Guduan, eta kapitulazioa izenpetu behar izan zuen Sintran (1808ko abuztua). Espainian eta Errusian egon zen ondoren. Iliriako Probintzietako gobernaria zen burua galdu eta erretiratu zutenean (1813). Bere buruaz beste eginda hil zen urte berean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andoche Junot Aldatu lotura Wikidatan