Andrea Barnó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andrea Barnó
Bizitza
Izen osoa Andrea Barnó San Martín
Jaiotza Lizarra1980ko urtarrilaren 4a (39 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa UNED
Jarduerak
Jarduerak eskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Posizio edo espezialitatea alboko erasotzailea
Pisua 64 kilogramo
Altuera 175 zentimetro

Andrea Barnó San Martín, (Lizarra, 1980ko urtarrilaren 4a), nafar eskubaloi jokalari ohia da, kirol ibilbide osoan Itxako taldean jokatu zuena. Talde horrekin lau aldiz irabazi zuen Espainiako liga, hiru aldiz Erregina Kopa eta behin EHF Kopa. Espainiako talde nazionalarekin brontzezko dominak irabazi zituen Londresko Olinpiar Jokoetan (2012) eta Brasilgo Munduko Txapelketan (2011), eta zilarrezkoa Mazedoniako Europako Txapelketan (2008). 2012an Nafarroako Emakumezko Kirolaririk Onenaren saria jaso zuen[1].

Lortutako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako liga 4 aldiz, 2009, 2010, 2011 eta 2012an, Itxakorekin.
  • Erregina Kopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
  • Espainiako Superkopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
  • EHF Kopa behin, 2009an. 2008an txapeldunordea izan zen.

Espainiako talde nazionalarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarrezko domina Mazedoniako Europako Txapelketan (2008).
  • Brontzezko domina Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).
  • Brontzezko domina Londresko Olinpiar Jokoetan (2012).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]