Andrei Kolesnikov (jenerala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrei Kolesnikov (jenerala)

Bizitza
JaiotzaOktiabrskoie1977ko otsailaren 6a (47 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1977 -  1991)
 Errusia  (1991 -  2022)
Hezkuntza
HeziketaKazango Tankeen Aginteko Goi Eskola
Errusiako Federazioko Indar Armatuetako Arma Konbinatuen Akademia
Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiaren Akademia Militarra
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Lurreko Indarrak
Graduatanke-indarren maior jenerala
Parte hartutako gatazkakErrusia-Ukraina gerra (2022)

Andrei Borisovitx Kolesnikov[1] (errusieraz: Андрей Борисович Колесников)[2] (Oktiabrskoie, Sobietar Batasuna; 1977ko otsailak 6Mariupol, Ukraina; 2022ko martxoak 11) Errusiako maior jeneral bat izan zen, Errusiaren Ukrainako inbasioaren testuinguruan hildakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oktiabrskoien (Voronezh Oblasta, Ukraina) jaio zen 1977ko otsailaren 6, eta Kazango tanke-eskola batean (1999), Errusiako Federazioko Indar Armatuen Arma Konbinatuen Akademian (2008) eta Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiko Akademia Militarrean (2020) graduatu zen. 2010erako, Kolesnikov teniente koronela izen, eta Guardiako Tankeen 4. Dibisioko buru ere.[2] Dibisioko jeneral mailara igo eta 2021eko abenduan Zabaikalski Kraiako Ekialdeko Barruti Militarreko Arma Konbinatuen 29. Armadako komandante izendatu zuten.[3]

Kolesnikovek Ukrainako inbasio errusiarrean parte hartu zuen eta, Ukrainako agintarien arabera, 2022ko martxoaren 11n hil zuten.[4] NATOko funtzionarioek baieztatu zuten Errusiako Ekialdeko Barruti Militarreko komandante errusiar bat bihurtu zela liskarretan hil zen hirugarren goi-mailako jeneral errusiarra –Andrei Sukhovetski eta Vitali Gerasimov-en ostean–, baina ez zuten bere izena zehaztu.[5] Mendebaldeko iturriek esan zuten Ukrainako frontean 20 jeneral errusiar inguru zabaldu zirela, eta horietatik hiru hil egin zirela jada.[6] Halaber iturriek esan zuten ohi baino jeneral gehiago hiltzen ari zirela, frontearen lerrotik ohi baino hurbilago bultzatzen ari zirelako beren buruak, soldadu errusiarren morala handitu nahian.[7] Ukrainako funtzionarioek esan zutenez, dibisioko laugarren jeneral bat ere, Oleg Mitiaev, martxoaren 15ean hil zen, Mariupolen.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 156. araua – Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.
  2. a b «Радио ЭХО Москвы :: Военный совет, 11.09.2010 12:08: Андрей Колесников» web.archive.org 2014-04-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  3. (Errusieraz) Прокофьев, Семён. (2021-12-07). «Новый командующий общевойсковым объединением ВВО назначен в Забайкалье» Чита.ру (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  4. (Errusieraz) «Украинские защитники уничтожили командующего росармии - Геращенко» Интерфакс-Украина (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  5. (Ingelesez) «As it happened: Biden warns US intervention in Ukraine would mean WW3» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  6. (Ingelesez) Smout, Alistair; Macaskill, Andrew. (2022-03-11). «Russia may use chemical weapons in false flag attack but not more broadly, Western official says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  7. (Ingelesez) Mann, Sebastian. Commanders among ‘12,000 Russian war dead’. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  8. (Ingelesez) Rose, Larisa Brown, Defence Editor | David. Fourth Russian general killed, claims Ukraine. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]