Mariupol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mariupol
 Ukraina
Ilyicha Mariupol.jpg
Mariupol bandera

Mariupol armarria

Administrazioa
Herrialdea  Ukraina
Oblast edo probintzia Donetsk
Postakodea 87500 — 87590
Geografia
Koordenatuak 47° 07′ 50″ N, 37° 33′ 50″ E / 47.130555555556°N,37.563888888889°E / 47.130555555556; 37.563888888889Koordenatuak: 47° 07′ 50″ N, 37° 33′ 50″ E / 47.130555555556°N,37.563888888889°E / 47.130555555556; 37.563888888889
Mariupol hemen kokatua: Ukrania
Mariupol
Mariupol
Mariupol (Ukrania)
Azalera 243.9 km²
Demografia
Biztanleria 466.665 biztanle (2011[1])
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1778
Webgunea http://www.marsovet.org.ua/

Mariupol[2] (ukraineraz Маріуполь —ahoskera: [mariˈupʌlʲ]; errusieraz Мариуполь; grezieraz Μαριούπολη), 1948tik 1989ra Andrei Zhdanoven omenez Zhdanov deitua[3] (ukraineraz eta errusieraz: Жданов), Ukrainako hego-ekialdeko portu hiri bat da. Azoveko itsasoaren ertzean dago, Kalmius ibaiaren bokalean. Donetskeko oblastaren barnean dago eta Donbass eskualde historikoaren parte da. 2011ko urtarrilaren 1ean 466.665 biztanle zituen[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Mariupol dagoen lekuan, kosakoen gotorleku bat zegoen XVI. mendean. 1778 eta 1780 artean, Errusiako tsarrak hala aginduta, Krimeako greziarrak bertan kokatu ziren[4]. Krimeako Gerran (1853-1856) hiriak kalte handiak izan zituen. Burdinbidea 1882an iritsi zenetik, Donbasseko ikatza bertako portutik esportatzen hasi zen. 1886 eta 1889 artean merkataritza portu berria eraiki zen. XIX. mende amaieratik aurrera, hiriaren ondoan fabrika metalurgikoak kokatzen hasi ziren[3].

1917ko abenduaren 30ean sobietar agintea ezarri zen Mariupolen. 1920an fabrika metalurgikoak nazionalizatu ziren eta 1924an Ilyich izeneko plantan batu ziren. 1930eko hamarkadan Azovstal metalurgia-fabrika eraiki zen. 1980ko hamarkadaren bigarren erditik goiti Perestroikak aldaketa ekonomiko eta politiko sakonak eragin zituen[3].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Mariupol, 1955–2011)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 15.0 18.6 27.2 32.7 37.0 37.2 38.0 32.0 27.1 18.0 13.5 38.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.8 -0.1 4.9 13.1 19.7 24.4 27.2 26.5 20.7 13.2 5.9 1.0 13.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.3 -2.8 1.7 9.4 15.8 20.2 22.7 21.9 16.4 9.6 3.2 -1.3 9.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −26.6 −25.0 −20.0 −7.3 0.0 5.6 8.9 -1.0 −1.1 −8.0 −17.0 −24.5 −26.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −5.9 −5.5 -1.1 5.8 11.5 15.3 17.6 16.8 11.7 5.9 0.6 −3.8 5.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 35.1 33.0 37.5 44.5 44.0 52.9 44.2 43.0 39.4 28.6 47.8 60.5 510.5
Prezipitazio egunak (≥ ) 17.7 14.9 15.4 10.4 8.1 8.0 5.2 4.1 6.9 9.5 12.7 15.9 128.8
Hezetasuna (%) 89.0 86.2 83.0 73.9 70.0 67.5 65.6 61.2 67.4 79.0 86.7 88.9 76.5
Iturria: Climatebase.ru[5]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria garrantzi handiko metalurgia eta makinagintza gunea eta Ukrainako itsas portu nagusietako bat da. Ilyich Steel & Iron Works eta Azovstal herrialdeko altzairu fabrika garrantzitsuenetakoak dira eta Azovmash makinagintza-lantegi handiena. Mariupolen Donetskeko oblastaren esportazioen herena eta Ukrainakoen %7 ekoizten da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariupol Aldatu lotura Wikidatan