Andrei Sukhovetski
Andrei Aleksandrovitx Sukhovetski[1][2] (errusieraz: Андрей Александрович Суховецкий) (1974ko ekainaren 25a – Ukraina; 2022ko otsailaren 28a) Errusiako maior jeneral bat izan zen, 2022ko Ukrainaren inbasio errusiarrean borrokan hil zena.[2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukhovetski 1974ko ekainaren 25ean jaio zen.[4][5] Ryazango Guardiako Aireko Agintearen Goi Eskolan graduatu zen 1995ean, eta, hasiera batean, pelotoi-komandante izan zen, mailaz maila igo aurretik.[3] The Independentek "paraxutista errespetatua" bezala deskribatu zuen.[6] Operazio militarretan aritu zen Ipar Kaukasoan,[2] Txetxenian barne,[7] eta Abkhazian borrokatu zuen 2008ko Errusia-Georgiako gerran.[2] Hurrengo urtean, Arma Konbinatuen Akademian graduatu zen ere.[4]
Sukhovetski Errusiako Federazioaren Krimeako anexioan egindako lanagatik saritu zuen 2014an, eta, ondoren, Errusiak Siriako gerra zibilean izandako esku-hartze militarrean ere parte hartu zuen.[2] 2018an, Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiko Akademia Militarrean graduatu zen.[4] 2019tik 2021era,[5] Sukhovetskik Guardiako Mendiko Aireko-jauziko 7. Dibisioa zuzendu zuen.[2] Maior jeneral mailara igota,[3] Sukhovetski Arma Konbinatuen 41. Armadako komandanteorde izendatu zuten 2021eko urrian. Postu horretan, 2022ko Ukrainaren inbasio errusiarrean borrokatu zen.[2] Spetsnazen komandantea ere izan zen.[2]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukhovetski borrokan hil zen, Ukrainan, 2022ko otsailaren 28an.[5] Antza denez, frankotiratzaile batek tiro egin zion,[6] Mariupoletik gertu, une hartan indar errusiarrek setiatuta baitzegoen;[7] hala ere, 41. Armadak Ukraina iparraldean jarduten zuen, Mariupol ingurutik urrun.[8] Beste bertsio baten arabera, Hostomelgo Aireportuan hil zuten.[8] Txosten baten arabera, Sukhovetski hil egin zuten Kieveko konboi errusiarraren burura joaten ausartu zenean.[9]
Ukrainako iturriak martxoaren 1etik aurrera hasi ziren haren heriotzaren berri ematen.[2][7] Errusiar aldean, Sukhovetskiren heriotza lehen aldiz baieztatu zuen, VKontakten, Borrokako Anaitasuneko diputatu batek, errusiar beteranoen talde batek.[2] Post hau ezabatu zen arren, beste paraxutista eta beterano errusiar batzuk ere bat etorri ziren Sukhovetski hil zela esatean,[7] Pravda.ru errusiar egunkariak bezala.[3] Vladimir Putin presidenteak hil egin zutela aipatu zuen, gero, hitzaldi batean.[6]
Sukhovetsky oso soldadu kondekoratua zen, 14 domina zituen bizirik zegoenean.[7] Zenbait egunkari eta analista bat etorri ziren bere heriotza kolpe latza izan zela errusiar armadarentzat.[2][6][7] Sukhovetski Nikolai F. Vatutin jenerala 1944an hil zenetik Ukrainako borrokalariekin borrokan hildako bigarren jeneral errusiarra da.[10][11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 156. araua – Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema
- ↑ a b c d e f g h i j k (Ingelesez) «Ukraine forces reportedly kill top Russian general in blow to invading army» Newsweek 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Team, Editorial. (2022-03-03). «Deputy Commander of the 41st Army, Major General Sukhovetsky, killed in Ukraine» PravdaReport (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c «Гвардии полковник Андрей Суховецкий принял Боевое знамя 7-й десантно-штурмовой дивизии из рук командующего ВДВ — Десантура.ру» desantura.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c «АНДРЕЙ АЛЕКСАНДРОВИЧ СУХОВЕЦКИЙ 25.06.1974 – 28.02.2022 г. — Союз Десантников России» sdrvdv.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c d «Russian Major General Andrei Sukhovetsky killed by Ukrainians in blow to Putin | The Independent» web.archive.org 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c d e f (Errusieraz) «"Звоните в ФСБ". В Россию пошли первые "похоронки"» Радио Свобода (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b (Polonieraz) Fiszer, Michał. (20220225T182700+0100). «Rosjanie utknęli. Ukraińcy stawiają opór na wszystkich frontach» www.polityka.pl (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «Why is the 64-kilometre Russian convoy not moving towards Kyiv?» AS.com 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ Marples, David R.. (2013-01-23). «Chapter 4. Making Heroes: the Early days of OUN-UPA» Heroes and Villains : Creating National History in Contemporary Ukraine (Central European University Press): 125–165. ISBN 978-615-5211-35-5. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Errusieraz) Каманин, Н.П., "Летчики и космонавты", М, 1971, 269. or.