Edukira joan

Ane Lindane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ane Lindane

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAne Miren Hernández Unda
JaiotzaBarakaldo1988ko abuztuaren 20a (36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta bakarrizketagilea
Altuera1,59 metro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm9620416 Facebook: 100063724554038 Twitter: AneLindane Instagram: anelindane Edit the value on Wikidata

Ane Miren Hernández Unda, Ane Lindane izenez ezaguna (Barakaldo, Bizkaia, 1988ko abuztuaren 20a) aktorea, umoregilea, eta bakarrizketalaria da.

Ane Lindane "Hasta la potxola me tenéis" liburua sinatzen. Durangoko azoka, 2023

Barakaldon jaiotako Ane Lindane bilbotarrak ez zuen Batxiller artistikoa amaitu, baina eskola graduatua eskuratu zuen. 2007an EGA ere atera zuen.

Irola irrati librean hainbat urtez jardun zuen esatari.[1]

Stand Up egiten du, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Raquel Torresekin batera Despotorropen zuzendu eta aurkezten du, Bilbon dagoen lehen mikrofono irekia eta Euskal Herriko bakarra oraingoz (2023) emakume umoregileentzat.

2019an ETB1eko «Autentikoak» saioan lan egin zuen, gidoilari eta sekzio baten aurkezle.

Gero 2022an EITBren Gaztea cover lehiaketan kolaboratzaile komikoa izan zen, publiko eta parte hartzaileei elkarrizketatzen baita bakarrizketa umoristiko laburrak egiten ere.

Bideo barregarriak ere egiten ditu Interneten. «Hasta la potxola me tenéis» liburuaren egilea da.[2]

2025eko ekainaren 30ean Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak leporatu zion «eliza bateko aldare nagusira igotzea, gurutze batekin masturbatzen zela simulatzea eta bideoak sare sozialetan zabaltzea», aurreko egunean EHZ festibalean eman zuen bakarrizketaren karietara. Fundazioaren arabera, Arberatze-Zilhekoako (Nafarroa Beherea) elizan egindako bakarrizketa Espainiako Zigor Kodearen 525. artikuluan idatzirikoa haustu zuen. Ondorioz, bakarrizketalariak «eskarnio delitu bat» egin zuela azpimarratu zuen.[3]

  • Hasta la potxola me tenéis. (Zorrotz, 2023).[2]

Bakarrizketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Iros a la mierda con vuestros tatuajes.[4]
  • Ojetes monolingües.[5]
  • Despotorre.[6]
  • Sirenak? Ez, eskerrik asko. [7]

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pikara magazine aldizkarian kolaborazioak egiten ditu.[8]
  • 2020an Bilboko inauterietako Farolín izan zen jai batzordeak aukeratuta. Farolín Bilboko pertsona bat izaten da, «bere jarduera profesionalean edo publikoan nabarmen bereizten dena, gainera, bere botxera izaeragatik harrotzen dena, eta bere goiburu nagusia 'Beti haratago' izan daitekeena». Jai Batzordearen ustez, «zalantzarik gabe, Ane Lindanek primeran erantzuten zion» profil horri. Izan ere, Anek «umorea du ezaugarri nagusi eta halaxe erakusten du bere bakarrizketetan.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «La Zona Crítica» Dame Ciencia 2019-05-12.
  2. a b Lindane, Ane. (2023-10-28). «Los tacos siguen siendo transgresores en boca de mujeres» Radio Euskadi (kontsulta data: 2023-11-16).
  3. «Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak salaketa bat eman du Ane Lindaneren kontra» Berria 2025-06-30 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. «Ane Lindane: Idos a la mierda con vuestros putos tatuajes» EITB 2020-05-18 (kontsulta data: 2023-11-21).
  5. (Gaztelaniaz) Lindane, Ane. Ojetes monolingües. @zorrotzzorrotz5844 (kontsulta data: 2023-11-21).
  6. «'Despotorre show' ikuskizuna izanen da ostiralean Latasako Biltegian» Amezti.eus (kontsulta data: 2023-11-21).
  7. ANE LINDANE: Sirenak? Ez, eskerrik asko.. (kontsulta data: 2023-11-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Ane Lindane - Archivo de la autora» Pikara Magazine (kontsulta data: 2023-11-16).
  9. (Gaztelaniaz) Arrieta, Julio. (2020-02-03). «La actriz Ane Lindane y el txistulari Joselu Angulo serán Farolín y Zarambolas de este Carnaval» El Correo (kontsulta data: 2023-11-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]