Anerdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gaztelar anerdia edukiera zuen kutxa (Dalcahue).

Anerdia edo erregua[1] aleetarako edukiera-neurria da, sei lakariren baliokidea, anega-erdia hain zuzen ere[2].

Neurria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anerdiaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Anerdia, hortaz, 24 kilo zen[3].

Gaztelan almud zuen izena. Hitza andalustar arabierazko almúdd hitzetik dator. Hispanoamerikan oraindik unitatea erabiltzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Erregu.
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Anerdi.
  3. Lasa, Irune (2009-11-18) «Neurriari neurri bila» Berria.