Arroa (masa-unitatea)
- Artikulu hau masa-unitatea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arroa».
Arroa (arabieraz: الربع ar-rub, laugarrena) antzinako masa unitatea da, gaur egun, harri-jasotzaileen artean, hamabi kilo eta erdiko balioa duena[1]. Bere ikurra @ da
Neurria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arroaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Kintal baten laurdena edo 25 libra izanik, Gaztelan 11,5002325 kilogramo eta Aragoin eta Euskal Herrian 12,5 kilogramo ziren. Katalunian 26 libra zuen baliokidea. Portugaldar Inperioan, berriz, 32 libra (14,688 kg) ziren.
Sistema metriko hamartarra ezarri zenetik pixkanaka pixkanaka desagertu da. Hala ere, oraindik leku jakin batzuetan erabiltzen da.
Sistema anglosaxoiaren baliokideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 175.000 grano
- 6.400 avoirdupois drakma
- 400 avoirdupois ontza
- 25 avoirdupois libra
- 1,7857142857143 stone
- 0,22321428571429 kintal motza (short hundredweights)
- 0,25 kintal luzea (long hundredweights)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Arroa. .[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Masa unitateak | ||
---|---|---|
tona ingelesa • arroa • libra • ontza • kilate • kintal Gramoaren multiploak eta zatikariak: tona • kilogramo • gramo • miligramo • mikrogramo • nanogramo • pikogramo • femtogramo • attogramo |
Euskal Herriko neurri zaharrak | ||
---|---|---|
Masa: arroa • libra • ontza • kilate • kintal • erralde Edukiera: arroa • pitxer • kahiz • erregu • txopin • anega • anerdia • gaitzerua • lakari • lakari-laurdena Azalera: gizalur • golde lurra • erregu-lurra Luzera: legoa • itsas legoa • itsas milia • besaldia • kana • arra • oina • hazbetea • gizabetea • korapiloa |