Anıtkabir

Koordenatuak: 39°55′30″N 32°50′13″E / 39.925°N 32.8369°E / 39.925; 32.8369
Wikipedia, Entziklopedia askea
Anitkabir» orritik birbideratua)
Anıtkabir
Anıtkabir
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaAnkara probintzia
Metropolitan municipality in TurkeyAnkara
Turkiako barrutiaÇankaya
Koordenatuak39°55′30″N 32°50′13″E / 39.925°N 32.8369°E / 39.925; 32.8369
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1944ko urriaren 9a - 1953ko urria
Inaugurazioa1953ko azaroaren 10a
KudeatzaileaAnıtkabir Komutanlığı
IzenaMustafa Kemal Atatürk
Arkitektura
ArkitektoaEmin Halid Onat (en) Itzuli
Orhan Arda (en) Itzuli
Materiala(k)hormigoia, Trabertinoa eta haitzurdina
Kolorea██ hori
EstiloaSecond national architectural movement (en) Itzuli
Dimentsioak17 (altuera) m
Azalera720.000 m²
Kontaktua
HelbideaMebusevleri Mahallesi, Anıt Caddesi, 06570 Çankaya, Ankara
Telefonoatel:+90-312-231-79-75
Webgune ofiziala

Anıtkabir (literalki "oroitzazpenezko hilobia") Mustafa Kemal Atatürken mausoleoa da. Atatürk Turkiako Independentzia Gerraren liderra izan zen eta Turkiako Errepublikaren sortzailea zein lehen presidentea.[1] Mausoleoa Ankaran dago. Diseinua Emin Onat eta Orhan Arda arkitektoen lana izan zen; 1941ean Turkiako Gobernuak Atatürki mausoleoa eraikitzeko lehiaketa antolatu zuen eta haiek irabazi zuten, nazioarteko beste 49 proposamen artean. Toki berean İsmet İnönü, Errepublikaren bigarren presidentea 1973tik lurperatuta dago ere bai, bere hilobia Atatürkenaren aurrez aurre izanik.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940 eta 1950 bitarteko garaia, Turkiar Arkitekturaren Bigarren Mugimendu Nazionala bezala izendatu dute historialariek. Garai honetan eraikuntza monumentalak, simetrikoak eta sekzio lauetan ebakitako harriz eginak bereizten dira nagusiki, xehetasunei eta artisautza trebetasunari garrantzi handia emanez. Garai honetako elementu berak ditu Anıtkabirrek, eta, askok, aro honetako lan gailurtzat hartzen dute. Gainera, elementu apaingarri eta arkitektoniko seljuktarrak eta otomandarrak ditu. Adibidez, dorreen teilatu-hegalek eta Ohorearen Aretoak elementu apaingarri seljuktarrak dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]