Anna Frebel
Anna Frebel | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Australiar Unibertsitate Nazionala Friburgoko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astrofisikaria, astronomoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua (2017ko uztailaren 1a - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Anna Frebel (Berlin, Alemania, 1980) Massachusettseko Teknologia Institutuan lan egiten duen alemaniar astronomoa da. Behatokiko astrofisikari buruzkoa da haren ikerketa-eremua.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Frebel Gotingan (Alemania) hazi zen. Institutua amaitu ondoren, Fisika ikasi zuen Friburgon. Australian jarraitu zuen ikasten, eta doktoretza lortu zuen Australiako Unibertsitate Nazionaleko Stromlo Mendiko Behatokian, Canberran. A W. J. McDonald doktoratu ondoko bekak Texasko Unibertsitatera eraman zuen, Austinen, 2006an, eta han jarraitu zituen ikasketak.
2009tik 2011ra, Clay doktoratu ondoko bekaduna izan zen Cambridgeko (Massachusetts) Harvard-Smithsonian astrofisika-zentroan. 2012tik, Massachusettseko Teknologia Institutuko Fisikako irakasle laguntzailea da.
2003an, Frebel-ek HE 1327-2326 izarra aurkitu zuen, burdina urrien duen izarra, Big Bang-etik oso gutxira sortua.[1][2] 2007an, HE 1523-0901 izar erraldoi gorria ere aurkitu zuen, 13.2 milioi urte inguru dituena.[3]
Sariak eta ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007: Charlene-Heisler saria, 2006ko Australiako astronomiako doktoretza onenagatik[4]
- 2009: XLAB Zientzia Jaialdiaren hasierako aurkezpena, Göttingen
- 2009: Ludwig Biermann saria (Astronomo Gazte Saria), Alemaniako Elkarte Astronomikoarena
- 2010: Estatu Batuetako Astronomia[5] Elkartearen Annie Jump Cannon saria
- 2010: Lise Meitner, Gotinga eta Innsbruck hitzaldia[6]
- 2011: Kavli Frontiers of Science Fellow, Zientzien Akademia Nazionala
Argitalpenak (hautaketa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (alemanez) Auf der Suche nach den ältesten Sternen, Frankfurt am Main: Fischer, 2012,
- Pazifikoko Elkarte Astronomikoa. New horizons in astronomy : Frank N. Bash Symposium 2007 : proceedings of a workshop held at the University of Texas, Austin, Texas, AEB, 2007ko urriaren 14-16, San Francisco
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «HE 1327-2326 | KripKit» kripkit.com.
- ↑ Frebel, Anna; Aoki, Wako; Christlieb, Norbert; Ando, Hiroyasu; Asplund, Martin; Barklem, Paul S.; Beers, Timothy C.; Eriksson, Kjell et al.. (2005-04). «Nucleosynthetic signatures of the first stars» Nature 434 (7035): 871–873. doi: . ISSN 1476-4687..
- ↑ «HE 1523-0901» es.freejournal.org.
- ↑ Archived copy. .
- ↑ Anna Frebel at MIT
- ↑ «Lise-Meitner-Lectures 2010» www.dpg-physik.de.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anna Frebel MITen
- Anna Frebel, web orria
- Anna Frebel Google Akademikoan