Antonio María Rouco Varela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Antonio María Rouco Varela
Mons. Rouco Varela (30612834540).jpg
Artzapezpiku


Kardinal


apezpikua

Bizitza
Jaiotza Vilalba1936ko abuztuaren 20a (81 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Municheko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea teologoa, unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa
Jasotako sariak
Kidetza Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademia
Real Academia de Doctores de España
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Antonio María Rouco Varela (Villalba, Lugo, Galizia, 1936ko abuztuaren 20a) Erromatar Eliza Katolikoko kardinala eta gotzaina da, Espainiako Apezpiku Batzarreko lehendakaria.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mondoñedoko apaizgaitegian egin zituen apaiz-ikasketak, eta Salamancako Gotzain Unibertsitatean lizentziatu zen 1958an. Hurrengo urtean apaiz ordenatu zen. 1964an Municheko Unibertsitateko doktore egin zuten, eta urte hartan bertan Mondoñedoko teologia-irakasle gisa lan egiteko hartu zuten. Handik bi urtera Municheko Unibertsitateko irakasle-laguntzaile egin zuten. 1969an Salamancako Gotzain Unibertsitateko irakasle sartu zen; katedra eskuratu zuen 1971n, eta errektoreorde-kargua hurrengo urtean. 1984an Joan Paulo II.a aita santuak artzapezpiku izendatu zuen, eta 1998an egin zuen kardinal.

1999, 2008 eta 2011 urteetan Espainiako Apezpiku Batzarreko lehendakari hautatu zuten. Erakunde horretako Irakaskuntza eta Kristau Ikasbideko Batzordeko kidea da 1984az gero, eta Lege Gaietarako Batzordearen lehendakaria. Bere idazlanen artean aipatzekoak dira Estado e Iglesia en la España del siglo XVI (Estatua eta Eliza XVI. mendeko Espainian) eta Sacramento e diritto: antonomia nella Chiesa? (Sakramentua eta zuzenbidea: Elizaren kontraesana?). Hainbat artikulu eta lan zientifiko argitaratu ditu, bestalde, Zuzenbide Kanonikoaren oinarri teologikoari eta Elizaren eta Estatuaren arteko harremanei buruz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio María Rouco Varela Aldatu lotura Wikidatan