Miguel Okendo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miguel Okendo
Miguel de Oquendo.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1534
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza itsaso1588 (53/54 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak Itsastarra eta ofiziala
Zerbitzu militarra
Adar militarra Espainiako Itsas Armada
Gradua almirante
Parte hartutako gatazkak Anglo-espainiar Gerra
Portuguese succession crisis of 1580 Itzuli

Miguel Okendo Segura (Donostia, 1534 - itsasoan, 1588) itsasgizon eta militar gipuzkoarra zen, Antonio Okendo amiral ezagunaren aita.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1575 - Bere ontziarekin Orango jardunean parte hartu zuen.
  • 1582 - Gipuzkoako eskuadrako kapitain nagusi zela, Terceira uharteko guduan parte hartu zuen Álvaro de Bazán amiralaren agindupean. Bertan Frantziako ontziak bereganatu eta banderak ezarri zizkion.
  • 1583 - Terceira uharteaz jabetu zen, kosta begiztatu eta bertan lehorreratu ondoren.
  • 1588 - Juan Martinez de Rekalde bilbotarrarekin batera Itsas Armada Garaiezineko lotinant izendatu zuten, Medina Sidoniako dukearen itsasoko ezagutza falta osatu zitzaten. Okendoren ontziak su hartu zuen eta bertan behera utzi beharrean aurkitu zen. Zoritxarreko egun horretatik itzultzean, itsasoan bertan hil zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]