Antonio Pérez del Hierro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antonio Pérez del Hierro
Antonio Perez, Ponz.jpg
Bizitza
Jaiotza Valdeconcha1540
Herrialdea  Espainia
Heriotza Paris1611ko apirilaren 7a
Familia
Ezkontidea(k) Juana Coello Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Alcalako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta diplomazialaria

Antonio Pérez del Hierro (Valdeconcha, Guadalajara, 1540 - Paris, 1611ko apirilaren 7a) espainiar politikaria izan zen. Salamancan eta Italian egin zituen ikasketak. Filipe II.aren idazkari eta Estatu Idazkaria izan zen. Badirudi 1578ko martxoaren 31n Juan de Escobedo, Joan Austriakoaren idazkaria hilarazi zuela, eta Filipe II.a nahasi zuen hilketa horretan.

Auzi luze baten ondoren, kartzelan sartu zuten, baina Perezek kartzelatik ihes egin zuen. Gaztelako justiziari ihes egiteko, Zaragozara alde egin zuen eta, arbaso aragoarrak zituenez, Aragoin bilatu zuen geriza, eta erresuma hartako foruen babesean jarri zen. Gauzak horrela bertako foruei heldu zien horien arabera epaitua izateko.

Felipe II.ak Inkisisioaren aurrean salatu zuen Pérez; izan ere, auzitegi horrek eskumena zuen bai Gaztelan, bai eta Aragoin ere: Inkisizioak heriotzara kondenatu zuen heretiko zelaren akusaziopean. Zigorrak, baina, istilu larriak sortu zituen 1591ko Zaragozan, Aragoiko foruak hautsi zirela uste baitzuten: istiluek Aragoiko justizia zen Joanes V.a Lanuzakoa izan zuten buru.

Felipe II.ak armada bidali zuen. Errege-tropek matxinada menperatu zuten, eta Joanes Lanuzakoa exekutatu egin zuten.

Antonio Pérez Aragoitik Frantziara joan zen, 1591n, eta bertan hil zen jendeak ahazturik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Pérez del Hierro Aldatu lotura Wikidatan