Antton Telleria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antton Telleria
Antton Telleria.jpg
Bizitza
Jaiotza Tolosa, 1993 (27/28 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, umorista eta bateria-jotzailea

Antton Telleria Lopetegi (Tolosa, 1993) tolosar kazetaria, musikaria eta umoregilea da.[1]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EITBko hainbat saiotan egin du lan, irrati zein telebistan. Gaztea irratian Ze martxa! eta Akabo Bakea saioetan aritu zen eta gaur egun Dida irratsaioan aritzen da, bere anaia Julen Telleriarekin. Telebistan, besteak beste, ETB1eko Gure Kasa saioko aurkezle izan zen, hemen ere anaiarekin batera.[2]

Umoregile moduan hainbat bakarrizketa egin ditu Barre librea saioan[3] eta bere lehen ikuskizuna aurkeztu zuen 2021eko martxoan, Nekatutak izenekoa.[4]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrati eta telebistetako lanetaz gain musikarekiko zaletasun handia du Telleriak. Perkusio ikasketak egin ondoren, bateriajolea da Adi! musika taldean.[5] Horretaz gain, txarangetan ere jotzen du.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Galdutako magia? - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria Noiz kontsultatua: 2021-03-13.
  2. «"ARGIAren irakurle askok ere Gran Hermano ikusiko dute"» Argia Noiz kontsultatua: 2021-03-26.
  3. «Antton Telleria: "Famak ez nau mugatzen egin nahi dudana egiteko"» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-07-09 Noiz kontsultatua: 2021-03-26.
  4. «Antton Telleria: “Irakasleena ETA eta Ertzaintza baino kolektibo delikatuagoa da akaso”» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-17 Noiz kontsultatua: 2021-03-26.
  5. «Antton Telleriak 'Adi' musika taldea aurkeztu digu» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-08-06 Noiz kontsultatua: 2021-03-26.
  6. «Antton Telleria: "Nire lehenengo monologoa idazten ari naiz" - Donostia Kultura Irratia» irratia.donostiakultura.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-26.