Mihiluze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mihiluze
Mihiluze logo (2012-2013).jpg
Jatorria
IzenburuaMihiluze
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Sasoi kopurua8
Atalak1.117
Ezaugarriak
AurkezleaKike Amonarriz eta Ilaski Serrano
Emanaldia
Jatorrizko igorleaETB1 2022 logo.svg ETB 1
Hasiera-data2006ko otsailaren 2a
Amaiera-data2013ko maiatzaren 15a

Mihiluze ETB1ek astelehenetik larunbatera emititzen zuen lehiaketa bat zen. Kike Amonarriz tolosarrak eta Ilaski Serrano bermearrak aurkezten zuten. Lehiaketa honetan, lehiakideek proba ezberdinak gainditu behar zituzten finalera iritsi aurretik, eta finaleko proba gaindituz gero, ordurarte bildutako dirua irabaz zezaketen.

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako denboraldia azkenengoekin konparatuta ezberdina izan zen. Bertan, hiru kideko hiru taldek parte hartzen zuten, eta Niko Lizeagaren partehartzea ere bazegoen. Horretaz gain, Asisko Urmenetak lehiakide ezberdinen irrimarrak ere egiten zituen.

Hurrengo denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko ekainean, EITBk iragarri zuen laster bueltan izango zela Mihiluze, hainbat aldaketarekin. Aldaketetariko bat Kike Amonarrizek programa uztea izan zen, Antton Telleria tolosarrak ordezkatu baitzuen aurkezle lanetan. Ilaski Serranok aurkezle-kide berri bat izango zuen.

Grabazioak 2022ko abuztuaren erdialdean hasi zituzten; eta, 2022ko irailaren 12an eman zuten lehen emisioa, ETB 1 katean.

Lehenbiziko denboraldiko helduen probak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tribuaren berbak. Proba honetan, bikote bakoitzak zazpi hitzez osatutako zerrenda batetatik, aurkezleek zioten definizioari dagokion hitza asmatu behar zuten, hitz guztiak asmatu arte.

Bigarren fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seikiak. Bigarren faseko probetako bat zen. Proba hau tokatzen zitzaion bikoteak sei hizki zituzten sei hitz asmatu behar zituzten, horietako bakoitza bi aldiz errepikatuta zegoelarik.

Potokumeak. Bigarren faseko beste probetako bat. Bertan, proba hau suertatzen zitzaion bikoteak bertso batean falta ziren hiru errima hitzak asmatu behar zituen.

Eroglifikoak, Bigarren faseko beste proba bat. Proba hau betetzea tokatzen zitzaion bikoteak aldizkari eta egunkarietan agertzen ziren moduko hieroglifoek ezkutatzen zuten hitza asmatu behar zuten.

Imihintzioka. Bigarren faseko laugarren proba, eta, ohi, proba fase hau lehenenik jokatzen zen. Bertan, proba hau suertatzen zitzaion bikoteko pertsona batek, besteari, hitzik esan gabe, soilik mimika bidez, tokatu zitzaizkion hiru gauzak deskribatu behar zizkion.

Hirugarren fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esamesak. Bertan, fase honetara iritsi ziren bi bikoteek telefono mugikorretan idazten ziren moduko lau mezu asmatu behar zituzten, berez, asmatu beharreko zerbaiten definizio, deskribapen edo pistak zirenak. Fase honetan, bi bikoteek, ordurarte lortu zuten dirutik zenbat apustu egin nahi zuten erabaki behar zuten. Asmatu beharreko gauza asmatzen ez bazen, apustu egindako diru kopurua euren markagailutik kentzen zen. Asmatzen bazuten, berriz, apustu egindako diru hori euren markagailura gehitzen zen.

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer da zer? Finalera iritsi zen bikoteak, proba honetan, aurkezleek esaten zizkieten zazpi kontzeptuak hiru eremutan banatu behar zituzten. Hau hutsik egin gabe betez gero, bikote horrek ordura arte egunetan zehar bildutako zakua (diru-saria) irabaziko zuten.

Lehenbiziko denboraldiko haurren probak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larunbateko haurren saioan, helduentzako aipaturiko probez gain, beste batzuk ere bazeuden. Honako hauek:

  • Letra euria. Publikoak haur lehiakideei letra batzuk botatzen zizkieten, eta hauek jasotako letrekin hitz bat eratu behar zuten.
  • Hitz debekatuak. Bikote bateko haur batek, besteari kontzeptu bat asmatzen lagundu behar zion hiru "hitz debekatu" aipatu gabe.
  • Marrazkia. Bikote bateko haur batek, besteari kontzeptu bat asmatzen lagundu behar zion marrazki baten bitartez, segundu kopuru baten barruan.
  • Bikometroa. Proba hau lehiakideak hobeto ezagutzeko eta bikoteak osatzen zituzten haurren arteko batek hartzen zuen parte.

Haurren saioan, gainera, ez zegoen dirurik tartean. Fase ezberdinetan biltzen zirenak puntuak ziren, eta finaleko Zer da zer? proba gaindituz gero, Eurodisneyrako bidaia bat irabaz zezaketen. Gainditu ezean, Port Aventurarakoa. Eta finalera heltzerik izan ez zuten bi bikoteentzat, beste sari batzuk zeuden, horien artean bizikleta. Mihiluzeren mahai jokoa ere oparitzen zen.

Beste sekzio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpikiak. Bertan, ikusleek kalean, aldizkari, egunkari, iragarki eta beste hainbat tokitan topatzen zituzten hizkuntz akatsak aipatzen ziren.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Programa Atalak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota (eusk.)
2006 Mihiluze 13 13 2006ko otsailaren 2a 2006ko maiatzaren 11a
2006-2007 Mihiluze 130 142 2006ko urriaren 2a 2007ko uztailaren 5a
Mihiluze Haurrak (Pazko astea) 4 2007ko apirilaren 9a 2007ko apirilaren 12a
Mihiluze Haurrak (Denboraldi amaiera) 8 2007ko uztailaren 9a 2007ko uztailaren 19a
2007-2008 Mihiluze 146 162 2007ko irailaren 17a
Mihiluze Haurrak (Gabonetako bereziak) 8 2007ko abenduaren 25a 2008ko urtarrilaren 4a
Mihiluze Gazteak (Denboraldi amaiera) 8 2008ko maiatzaren 20a
2008-2009 Mihiluze 161 177 2009ko uztailaren 30a
Mihiluze Haurrak (Gabonetako bereziak) 8 2008ko abenduaren 22a 2009ko urtarrilaren 1a
Mihiluze Haurrak (Aste Santuak) 8
2009-2010 Mihiluze 156 195 2009ko irailaren 14a 2010eko uztailaren 21a
Mihiluze Haurrak (Larunbatetan) ? 39 2009ko urriaren 3a 2010eko abuztuaren 7a
2010-2011 Mihiluze 148 180 2010eko irailaren 20a 2011ko uztailaren 8a
Mihiluze Haurrak (Larunbatetan) 30 2010eko urriaren 2a 2011ko apirilaren 30a
Mihiluze (Famatuekin, Gabonetan) 2 2010eko abenduaren 25a 2011ko urtarrilaren 1a
2011-2012 Mihiluze 120 147 2011ko irailaren 19a 2012ko ekainaren 25a
Mihiluze Printzak (Errepikapenak) 2 2011ko abenduaren 3a 2012ko urtarrilaren 28a
Mihiluze Haurrak (Gabonetako bereziak) 10 2011ko abenduaren 20a 2012ko urtarrilaren 6a
Mihiluze Traka (Famatuekin, larunbatetan) 11 2012ko urtarrilaren 21a 2012ko martxoaren 31a
Mihiluze, hoberenen liga (1.000. atalaren astea) 4 2012ko ekainaren 4a 2012ko ekainaren 7a
2012-2013 Mihiluze 97 98 2012ko irailaren 3a 2013ko maiatzaren 14a
Biba Mihiluze (Agurra, famatuekin) 1 2013ko maiatzaren 15a %4,4 (%12,4)
Guztira 1.117

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]